BILAKETAK

Liburutegian

RSS-Podcast

aa

“L’ecologie de l’education. Un anthopologue à l’école du bertsularisme en Pays basque” izen darama Eric Dicharry antropologoaren azken ikerketak. Dicharryk hilabeteak eman ditu Hendaiako bertso-eskolako lagunekin eta  haurrekin baliatzen dituzten metodo didaktikoak, jolasak edota teknikak ezagutu ditu bertsolaritza eta hezkuntza nola uztartzen diren ikertzeko.

Asteazkenero bezala, kaleratu berri diren liburu, DVD edota bestelako argitalpenak ezagutzeko tartea hartu dugu Kalegorrian saioan eta gaur Iruñeako La Hormiga Atómica-k egin digu proposamena. Batetik, Joxe Azurmendiren azken lanaz hitz egin digute eta bestetik, Donostiako Zinemaldia hastear denez, iragan urtean polemikaren erdian izan zen “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala hizpide hartu dute

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »