BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Martxoak 8, Emakumeen eguna, ate joka dugun honetan feminismoari edo feminismoei begira jarri gara tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariariarekin. Nola ikusten dugu/ditugu gaur egun feminismoa(k) Euskal Herrian? Ze ekarpen egin dute eta zertan ez dute asmatu? Gure herriaren askapen eta burujabetza prozesuan ze planotan kokatzen da feminismoa? Horiek erantzuten saiatu garen galdera batzuk.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Nafarroa eta Gipuzkoako uholdeei begira jarri gara tertulian Unai Gartzia historialariarekin eta Inaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin. Uholdeen ondorio kaltegarrien kudeaketari, lurralde antolaketari, azken urteetako hirigintza ereduei eta uraren kudeaketari ere erreparatu diegu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Sufritu ez dezaten, gauzak errazte arren edota bakean utz dezaten baina, arrazoiak arrazoi, psikologo eta hezkuntza aditu ugarik diote gurasoen aldetik gero eta joera handiagoa dagoela haurrak gehiegi babestekoa eta hori ez dela ona, bestek beste, menpekotasun handia duten edota tirano txikiak diren haurrak hazten ari garelako. Gehiegizkoa da egungo gurasoek haurrei ematen dieten babesa? Non dago oreka? Haurrekin behar besteko denbora ez pasatzeak zerikusia du? Guraso eta hezitzaile paperetik aritu zaizkigu tertulian Gaizka Aranguren kazetaria eta Ana Eizagirre EHUko irakaslea.

Tratu txarrengatik auzipetua dagoen Ruben Castro futbol jokalaria babestuz Betiseko jarraitzaileek egindako oihuen bideo laburra bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Zabalpen horren ondotik etorri dira klubaren eta peña ultraren gaitzespena baita zenbait neurri ere. Jokabide hauen zabalpenak dituen arriskuez eta aukerez eta, oro ar, futbolak indarkeria forma ezberdinekin izan dezakeen loturaz eta honekin amaitzeko balizko bideez gogoeta egin dugu tertulian Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin. Amaieran, herri mugimenduen formazioaz eta herri jakintzaz Joxemi Zumalabek antolatutako Borbor(k) jardunaldiak ere aipatu ditugu. Larunbat honetan izango dira Donostiako Zurriola ikastolan.

Gero eta gehiago dira kulturgune bihurtzen ari diren liburu dendak gurean; batzuk izendatze arren: Katakrak, Kaxilda edo Garoa. Gainerako ohiko liburu dendetan topatu ezin diren liburuak egoteaz gainera, kultur ekintza desberdinak eskaintzen dituzte (hitzaldi, mahainguru, kontzertu…). Gune hauen arrakastaren giltzaz, belaunaldi gazteagoentzako duten erreferentziaz gogoeta egin dugu tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Aurrez, Oskar sarien banaketa ekitaldiari begira jarri gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »