BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ihauteri jaiei begira jarri gara gaurko tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Zuberoan, Sunbillan, Leitzan, Iturenen eta Zubietan dagoeneko ospatu dituzte Ihauteriak eta otsaila gerturatu ahala gero eta herri gehiago zipriztunduko dituzte jai hauek. Ihauterizaleak al zarete? Mozorrotzea gustoko al duzue? Zuzentasunarekin apurtu eta eguneroko ordena apurtzeko beharra al dugu eta horretarako aukera ematen al dute Ihauteriek? Hiri eta herrietako erdiguneak beste balore batzuez bustitzeak zer garrantzia du? Ezagutzen al ditugu gure herrietako Ihauteri jaiak? Hainbat galdera bota dizkiegu Abaroa eta Amondaraini.

Lehenik eta behin Greziako gobernu berrira begira jarri gara. Hautsak harrotu baititu Syrizako Alexis Tsiprasek emakumerik gabeko gobernua osatu izanak. Emakumeen partaidetza politikoaz gogoeta egin dugu Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Kukutzaren aurkako epaiketa hasi den honetan, autogestioan oinarritutako proiektuei ere erreparatu diegu, zein egoeratan daude orain? Igaro al da gaztetxeen loraldia?

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participa en la tertulia Mikel Aramendi.

Syrizaren garaipenaren ostean lehen ministro berriaren kargu hartzeari eta gobernua osatzeko egindako urratsei begira jarri gara lehenik. Eta guztiok egiten dugun galdera bota dugu segidan: Grezia ondoren gu edota Estatu espainiarra etorriko da domino efektuan? Markel Ormazabal Aztikerreko soziologorekin eta Gaizka Aranguren kazetariarekin hausnartu dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Syrizaren garaipenak paradigma berriak ekarri ditu Europara, Troikaren norabidetik haratago badagoela bestelako Europa bat eraikitzeko aukera, herrien Europa. Europako Banku Zentralak edota FMIk jarriko dituzten baldintzak ordea, ez dira xamurrak izango. Greziak bizi duen egoera ekonomiko soziala ere oso larria da. Honi guztiari aurre egiteko ahalmenaz hitz egin dugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Martxelo Otamendi.

Luis Barcenasen espetxe irteeraz, Espainia zein Euskal Herriko ustezko iruzur kasuez eta argi izpia ekar lezaken Greziako egoeraz hitz egin dugu tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Egindako gogoeten artean interesgarria honakoa: iruzurra zerbait normala bezala aurkeztu nahi digute baina atzean dagoen estrategia aberats eta pobreen arteko arrakala soziala areagotzea da.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »