BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon, Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Zapalkuntza hainbatez eta eraldaketa sozialaz Olatz Dañobeitiak joan den astean parte hartu zuen mahainguruari erreferentzia eginez burutu dugu gaurko tertulia. Sistema krisian dagoela aipatzen den honetan ze aukera eta arrisku daude eraldaketa sozialerako bidean? Noraino iristen dira kapitalaren hatzaparrak? Jabetzen ote gara zapalkuntza egoeran dauden kolektibo hainbat aldaketarako subjektu izan daitezkeela? Zerbait desberdina egitea tokatzen zaigu? Galdera horiei erantzunak bilatzen saiatu gara Goizeder Taberna Mediabask-eko kazetariarekin eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi y Iñaki Antiguedad.

Katalunian harrabotsa sortu duen “Ciutat Morta” dokumentalari eta honek azaleratu duen errealitateari begira jarri gara gaurko tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Polizia eredu berri baten beharra azaleratzen duen ikus-entzunezko honekin gaia sozializatzeko eta zabaltzeko katalandarrek erakutsi duten ahalmena euskaldunontzat eredugarria dela nabarmendu digute. Axier Lopezek bota digun gogoeta: “zergatik ez emititu ETBn gure herrian egindako hainbat dokumental? TV3k Ciutat Morta-rekin egin bezala gurean ere hainbat errealitateren berri ematen lagunduko luke”

Estatu frantsesean emakumeek ezkontzean euren abizena galdu eta senarrarena hartu ohi dute. Ez dago horretara behartzen duen legerik baina ohiturak pisu handia du, gaur egun emakume gehienek joera horrekin jarraitzeraino baita Ipar Euskal Herrian ere. Emazteek abizena galtzean nortasuna galtzen al dute? Galdera hori egin diegu Grazi Etchebehere erizainari eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariari. San Sebastian egun honetan emakumeek Donostiako danborradan duten presentziaz ere hitz egin dugu.

Azken gertakari politiko-errepresiboak eta hauei kalean emandako erantzunak hizpide izan ditugu tertulian Arantza Santesteban eta Unai Gartzia historialariekin. Milaka herritarrek kalean erakutsitako indarra prozesu independentistara bideratu beharra nabarmendu dute, horrela, errepresioaren espiraletik atera eta agenda politikoan lehentasun berriak markatzeko.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

Bertsolari lanetan jarri ditugu gaur tertulian Ariane Kamio Garako kazetaria eta Ana Eizagirre EHUko irakaslea. Azken egunetako eta garaiko hainbat gertakarirekin lotutako sinbologoak hartu ditugu hizpide: Gernikako arbola, Txillardegi, sagardotegiak eta argiak. Bakoitzari atera diete punta.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »