BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Aste honetan jakin dugu Goenkale amaitu dela eta azken denboraldia prestatuko dutela orain. Ikusle asko utziko ditu umezurtz baina baita antzerki eremuko hainbat lagun lanik gabe ere. Besteak beste, gure kolaboratzaile Itziar Ituño. Berarekin eta Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin hausnartu dugu Goenkaleren funtzioaz eta ETBren ereduaz.

Zenbateko presentzia du fubolak gure bizitzetan? Futbola ekimen sozial-kultural garrantzitsuenetakoa bihurtu al da? Tristeago esnatzen al gara gure taldeak galdu duenean? Gainerako kirolek baino jarrera oldarkorragoak bultzatzen ote ditu futbolak? Gogoeta hauen bueltan aritu gara hizketan tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Kizkitza Gil de San Vicente.

Jone Amezagaren atxiloketak utzitako bortxazko irudiez zein elkartasun keinuez gogoeta egin dugu tertulian Ekhiñe Atorrasagasti eta Amagoia Mujika kazetariekin. Ertzaintzaren jokabideaz haratago, herritarren elkartasunak eta herri harresien bidez zabaltzen den haserre eraikitzaileak sortzen duen indarraz aritu gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Gune egonkor bat trantsizio, iraultza, Estatu feminista pentsatzeko eta nola eraiki adosteko, aliantzen beharra, kontraboteretik boterera igarotzea, autoritatea izatea…horiek larunbatean Ondarrun egin ziren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan atera ziren zenbait ondorio. Horien jiran aritu gara gaur tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin. Aldebakartasunaren bideari ekin izana eta Euskal feminismoaren potentzialitatea izan dira atera diren bi ideia nagusi.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno y Martxelo Otamendi.

Ez da gure asmoa argitaletxe baten erabakia Abadiñon gertaturiko erailketen arduradun egitea, ezta gutxiago ere, baina bai gogoeta egitea gurean nagusitzen diren rol tradizionalek eragiten dituzten edo eragin ditzaketen ondorioekin. Abadiñon eraildako bi emakumeren gertaerarekin edo aste honetan ezagutu ditugun beste eraso matxista batzuekin suminduta dago herritar asko; ondorioei baino erroei begira jarri gara gaur tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Ildo horretatik, Susaeta argitaletxeak kaleratutako “neskentzako” eta “mutilentzako” liburuei begira ere jarri gara, honek sortu duen haserrea eta baita argitaletxearen erantzunari begira ere.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »