BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Geure buruei begira jarri gara, kazetari eta hedabide bezala indarkeria sexista egoki nola landu beharko genukeen hausnartu dugu bi kazetari eta bi feministekin: Berria egunkariko Maite Asensioarekin eta, besteak beste, info7 irratiko kolaboratzaile den Oihana Etxebarrietarekin. Zein termino den egokiena, nola ekidin morboa eta sentsazionalismoa, zer den indarkeria sexista eta zer ez, zein ardura dugun hedabideok errealitate honen kontzientziazioan eta eraldakuntzan. Horien jiran aritu gara tertulian.

Emakumeen aurkako indarkeriari begira jarri gara gaurko tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin eta Itziar Ituño aktorearekin. Indarkeria fisikoari beharrean ordea, oharkabean pasatzen diren mikromatxismoei begira jarri gara. Erasotzat jotzen ez diren baina emakume gehienek eraso bezala bizi dituzten horiei: ohiu, txiste txar, itxurari buruzko komentarioak, “piropoak”…

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, Joseba Santamaria y Jose Luis Úriz.

tertuliaA25aren atarian emakumeen aurkako indarkeriari begira jarri gara Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin. Genero indarkeriaren inguruan berriki Jon Sarasuak egindako adierazpenak izan ditugu hizpide, baita indarkeria sexistaren jatorria eta maskulinitateak ere.

tertuliaCharlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Enrique Martinez, Niko Moreno y Agus Hernan.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon, Maite Ubiria y Iñaki Anasagasti.

Bi asteren faltan Durangoko azokari begira jarri gara Gotzon Barandiaran idazle eta Ahotseneako orain arteko arduradunarekin eta Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Aurtengo xehetasunak nabarmentzeaz gainera, 49. edizioa beteko den honetan azokak hartu duen pisuaz eta garapenaz gogoeta egin dugu. Estrategikoa ote den, sortzaileez haratago publikoari begirako eskaintza nahikoa ba ote duen edota izen handi zein sortzaile txikien aniztasuna bermatzen al den.

Jaurlaritzako osasun sailburu Jon Darponek aste honetan eman dituen datuek erakusten dute Hiesa oraindik errealitatea dela gurean, nahiz eta kutsatuen kopurua gutxitzen doan. 90. hamarkadan hiesak gurean izan zuen eragina, belaunaldi berriek duten ezjakintasunaz eta sexualitateari buruzko eztabaidaz gogoeta egin dugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »