BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

la fotoZuloak eta The Dispositives taldeko abeslari ohiak bere bakarkako lana kaleratu du, “Taniatank”. Bere kantu eta estilo propioa lantzeko nahiak eraman du lan honetara eta lagun izan ditu inguruko hainbat lagun musikari baita Fermin Muguruza ere ekoizpen lanetan. Crowdfunding kanpaina jarri du martxan proiektua finantzatzeko. Asteburu honetan bertan Txantrean eta Irunen eskainiko ditu kontzertuak.

Azpeitako Askeguneak agerian utzi du horrelako egunetan informazioaren kudeaketak duen garrantzia. Poliziak ez zuen lekukorik nahi eta horregatik, kazetarien lana oztopatu zuen. Horretaz jakitun dira Nekane Zinkunegi eta Maite Bidarte gure lankideak. Haiekin solastu dugu gaur Kalegorrian saioan eta atzo Askegunean bizitu zuten esperientzia profesional eta pertsonala azaldu digute.

No es oro todo lo que reluce y el Zinemaldia de Donostia es claro ejemplo de ello. Según denuncian los colectivos a favor del BDS y solidarios con la causa palestina, la dirección del Zinemaldia colabora involuntariamente con el boicot Israeli al cine palestino, mientras promociona la “Marca Israel”. Nos lo explica Carmen Marti, portavoz de la plataforma Palestinarekin Elkartasuna.

Loiolako herri harresia barrutik bizitu zuen atzo Eleak mugimenduko Zigor Olabarriak. Sentimendu kontrajarriez hitz egin digu baina batik bat gazteen indarraz. Epaiketa eta auzi politikoekin amaitu beharra nabarmendu du.

28 gazteei elkartasuna adierazteko atzo Loiolan eraiki zen Aske Guneaz eta Madrilen aurrera jarraitzen duen epaiketaz gogoeta egin dugu gure bi kolaboratzaileekin: Eneritz Otamendi baserritarra eta Unai Gartzia irakaslea eta Hala Bediko laguna.

Loiolako herri harresian atxilotutako bi herritarrei azkenean desobedientzia leporatu diete nahiz eta hasiera batean autoritatearen aurkako erasoa egotzi. Beñatek kontatu digu euren ondoan ertzain bat lurrera erori zela baina berak ez zuela zerikusirik izan horrekin. Atzo bizitutako elkartasuna handia izan zela ere kontatu digu.

Bost gazte auzipetuei elkartasuna adieraztera joan eta atxilotu zuen ertzaintzak Esteban Orbegozo Loiolako herri harresian. Atxilotzeaz gain, sudurrean kolpea ere jaso zuen ertzainen aldetik. Hasieran autoritatearen aurkako erasoa egotzi zieten baina gerora desobedientzia leporatu diete.

Azpeitiako Askeguneak, lehenago Donostiakoak, Ondarroakoak edota Iruñeakoak bezala, argi utzi du herri hedabideen lana ezinbestekoa dela bertan gertatzen dena ahalik eta modurik fidelenean kontatu eta zabaltzeko. Horren harira, hausnarketa egin dugu Lander Arbelaitz (Argia.com) eta Miguel Angel Llamas “Pitu” (Ahotsa.info) kazetariekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »