BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Egun handia izan daiteke biharkoa Eskoziak independentziaren aldeko bidea hartzen badu. Hori bozkatu ahal izango dute herritarrek, eta aukera hori izatea iada handia da. Normaltasunez bizi dute ordea, bertan. Prozesua burutu duten patxada eta lasaitasunak atentzioa ematen du gure begietara eta tenple hori nabari da Edinburgoko kaleetan. Hala kontatu digu bertatik Mikel Goñi kazetariak. Baietza indarra hartzen ari dela ere nabarmendu digu.

AEK-ko beteranoak dio kantuak eta beterano horiei esker ari da herritar asko euskalduntzen gurean. Beste urte batez segidan matrikulazio kanpaina martxan du AEK-k “Euskara praktikoa” lelopean. AEKko irakasle diren Xabier Garmendia eta Idoia Arbelaitzekin eta AEKn euskaldundu diren Olga Lopera Etxeberria eta Josu Antonekin aritu gara solasean. Lopera jatorriz kolonbiarra da eta bikote euskalduna tarteko ekin zion euskaraz ikasteari. Antonen kasuan aitona tituloak eraman zuen AEKra. Ez dira hartutako erabakiaz damutzen, are gehiago, ingurukoak euskaraz ikastera animatzen dituzte.

Bergizarteratzeko baino pertsona suntsitzeko eginak daudela kartzelak argi dute Markel Ormazabalek eta Olatz Danobeitiak, gure bi kolaboratzaileek. Biek ezagutu dute kartzela barrutik, euskal preso politikoen kolektiboko kide izandakoak dira, eta gaiaz hausnartutakoak; bestek beste, Ormazabalek kaleratu berri du “Hemen naiz, ez gelditzeko baina” liburua. Gainpopulazioa gertatzen ari da espetxeetan eta horren aurrean kartzela gehiago eraikitzea ez ote den arriskutsua galdetu diegu. Kartzelak hustutzeko gizarte kultura aldatu beharra ere nabarmendu dute.

24 ordu besterik ez dira falta Eskoziako erreferendumerako eta azkeneko inkestek emaitza estua izango dela iragartzen dute. Independentziaren aldekoek indar handia hartu dute azken txanpan eta gakoa euren kanpainaren izaera “sozialean” dagoela diote aditu askok. Hain zuzen, indepedentzia ezkerreko ikuspegitik aldarrikatzen duen “Radical Independence Campaign” kaleko kanpaina hartu dugu hizpide gaur, Ander Perez kazetariaren laguntzaz.

Stop Kaleratzeak eta IRPH Stop plataformek deituta elkarretaratzea izango da bihar Donostian, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza atarian. Plataforma hauen arabera, Kutxa banku-fundazioan bilakatzea ez da legez derrigorrezkoa, eta badira alternatibak, hara nola, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturikoa edota Ekai Center-ek planteatu duena. IRPH Stop plataformako Iñaki Colina elkarrizketatu dugu gaur.

Euskadiko GGKEen koordinakundeak antolatuta bertso-saio berezia izango da bihar Donostiako katalunia Plazan. Arratsaldeko 18:30tan jarri dute hitzordua eta taula gainera Mailen Lujanbio eta Unai Agirre igoko dira pobreziaren edota gerraren inguruko topikoak biluztera. Ikuskizun honen izaeraz eta zergatiaz aritu gara GGKEen koordinakundeko bozeramale den Iñigo Odriozolarekin.

Asteazkenero bezala, liburuei eta argitalpen berriei egin diegu tartea Kalegorrian saioan. Gaur, Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok Ernesto Prat Urzainkiren “Orpoz-Orpo” kontakizuna gomendatu digu. Sotoren hitzetan, “klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pitoa”.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »