BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Arens de Mun-en egindako herri galdeketa bertatik bertara bizitu ondorenetik Kataluniako burujabetza prozesuak ilusio handia piztu duela adierazi digu Roser Carrillo katalandarrak. Hala bizi du berak eta ez du zalantzarik azaroaren 9an independentziaren aldeko botoa emango duenik.

Arratsaldekoa izugarria izango dela zalantzarik ez du Ekaitz Garate Bartzelonako Euskal Etxeko kideak. Kataluniako prozesua inbidia pixka batekin bizi duela ere aitortu digu baina Euskal Herrian ere eragina izango duela sinetsita. Galdeketa hain gertu ikusteak ilusio berezia piztu duela ere uste du.

la fotoGure Esku Dago ekimeneko kide Anjel Oiarbidek oso argi du lehenik herritarrek aktibatu behar dutela gero hori politikan islatzeko. Katalunian ikusten ari garen prozesua horren ondorio dela uste du eta era berean, Eskoziako prozesuak Estatu espainiarrari exigentzia oso altu jarriko diola. Euskal Herriari dagokionean, ilusioz begiratzen dio ikasturteari, fokua irailaren 27an Gure Esku Dago ekimenak Gasteizen egingo duen batzarrean jarrita.

Kataluniari elkartasuna eta konplizitatea eskaini eta independentziarako abiatu duten bidearekin bat egiten dutela adierazteko ordezkaritza handia joan da Bartzelonara Independentistak Saretik. “V”aren erpinean, “0” lerroan, ere egongo da bertako ordezkaritza, tartean Txutxi Ariznabarreta. Berak adierazi digu “kataluniarren prozesua geure egiten dugu”.

Kataluniako herria nola iritsi den gaurko Diada historikora, burujabetza prozesuan izan duen garapen politiko soziala eta aurrera begira izango dituen erronka nagusiez gogoeta egin dugu Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Andoni Egia geografoarekin. Biek ala biek gertutik jarraitzen duten prozesua da kataluniarra. Estatu beraren menpe gauden einean, prozesu katalandarrak gurean izan ditzaken ondorioez ere hitz egin dugu.

Asko dira Euskal Herritik Herrialde Katalanetara joan dira euskal herritarrak nahiz eragileak eta horien artean dira Askapena-ko brigadistak. Horietako bat Lur Gil gaztea da. Diada ezker independentistarekin batera igaroko dutela kontatu digu Gilek eta prozesu soberanistaren inguruan sektore independentistak duten ikuspuntuaz mintzatu da.

Asko dira Euskal Herritik Diada ospatzera joan diren euskal eragileak eta horietako bat da Gure Esku Dago ekimena. Guk, gaur Bartzelonan dagoen Urtzi Urrutikoetxearekin hitz egin dugu goizean.

Son muchos los que opinan que la Diada del 2014 será la última de la era autonómica. También Jordi Martínez [ANC] es de esa opinión y ha añadido que “la Diada del 2015 será una macrofiesta para celebrar la independencia”.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »