BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

“Kontziliazio eskubideren alde, ampliación de presupuestos ya!” lelopean elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak goizean. Sindikatu abertzalearentzat onartezina da Urkulluren Gobernuak lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak murriztu izana. LAB sindikatuko Zeharlerroetako Idazkaria, Izaskun Garcia elkarrizketatu dugu gaurkoan.

Jose Luis Aizpuru, Idoia Eraso eta Allande Boutin kazetarien laguntzaz Ziburuko ikastolaren gatazka aztertu dugu eta bide batez, ikasturte berriarekin batera Hezkuntza Ministerio frantsesak ezarri dituen berrikuntzak eta erreformak ere aipatu ditugu.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Arana y Maite Ubiria.

Ayer, Israel denegó el permiso de entrada en Gaza a trece europarlamentarios del GUE/NGL que se habían desplazado hasta territorio palestino para realizar una visita de cuatro días y comprobar “in-situ” la masacre sionista en la franja. Un día después del veto hemos tenido la oportunidad de charlar con Josu Juaristi, europarlamentario de EH Bildu que es parte de la citada delegación.

Gurean zabaltzen ari den fenomenoa da elektrotxarangena, gero eta talde gehiago sortzen ari dira Euskal Herriaren luze zabalean eta horietako asko elkartuko dira larunbat honetan Bermeon, Euskal Herriko Elektrotxarangen I.Topaketa antolatu baitute. Bermeoko txosnen ekimenez eta Gasteizko Ttek kultur elkartearekin batera egun osoko egitaraua prestatu dute irailaren 6rako. Ekaitz Goienetxeak eta Jon Ander Elosegik eman dizkigute xehetasunak.

Aurreko ikasturtean bezala oraingoan ere azokei begira jarriko gara ostegunetan Lierni Elortzarekin. Horrela, bertako eta garaiko produktuen berri izan eta mugaren alde bateko zein besteko bitxikeriak jasotzeko. Baina lehen sektorearen eta naturaren jiran dabiltzan beste hainbat protagonisten hitzak ere bildu nahi ditugu aurtengoan. Gaur, baserritarrek oporrak har ditzaten Ehnelurrek eskaintzen duen zerbitzua ezagutu dugu. Igeldoko Ondarzate baserrikoak oporretan dauden bitartean baserria gobernatzen ari den Erlantz Otamendirekin hitz egin dugu.

Larunbat honetan, hilak 6, lehen “Euskararen Eguna”ospatuko da Villafranca-Alesbesen. Ospakizun honekin “Lingua Navarrorum” deritzaion hizkuntzari omenaldia egingo diote eta Nafarroako ondare kultural bezala aldarrikatuko dute. Egunaren antolakuntzan dabilen Olatzekin hitz egin dugu gaur eta berak eman dizkigu egunaren inguruko xehetasun guztiak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »