BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Gobernu espainiarrak zein frantsesak, biek mahai gainean jarri dituzte abortoa erregulatzeko lege proposamenak. Espainiakoaren kasuan 1985 urtera garamatzan atzera pausoa aurkeztu digute eta Frantziakoaren kasuan emakumeen eskubideen defentsan urrats bat gehiago ekarriko lukeena. Desoreka honen aurrean gogoeta egin digute Altxa Neskatxako Jenofa Berhokoirigoinek eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolak.

Aktualitatearekin eta egunorokotasunarekin lotutako gai sozialak eta kultur gaiak aztergai izan ditugu, gaur Gotzon Barandiaran idazlea eta Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko koordinatzaileak LOMCE legea eta “euskal” izenaren erabilera komentatu dituzte.

Ostiralero bezala, iparraldeko aktualitatea aztertu eta komentatzen dugu mahai inguruan. Gaurkoan Aitor Renteria eta  Idoia Eraso izan dira gurean.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Maite Ubiria e Inaki Anasagasti.

Hemos hablado con Martin Ruiz, miembro de la plataforma de afectados por la hipoteca en Nafarroa.

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Miren Aranguren izan da gurekin. Berak emakumeen gorputzak eta erabakitzeko eskubidearekin lotutako bi kantu ekarri dizkigu: La Furiaren “Aborto Retrospectivo” eta Krudas Cubensiren “La Gorda”.

azokaOstegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: otsailaren etorrera iragarri duten San Blas opilak, bertako eta garaiko barazkiak eta arrain merkatua.

la fotoIndartsu dator Donostia aldeko musika taldea estudioko bere hirugarren lanarekin. Estudioko hirugarren lana bai, baina autoekoitzitako lehena da taldearentzat, sortu berri duten Mirentxu Records zigiluaren bidez. 12 pilula edo kantu bildu dituzte Ibuprofeno lanean eta larunbat honetan, otsailaren 1ean, ekingo diote disko berria zuzenean aurkezteari. Donostiako Dokan izango da kontzertua larunbatean eta horren ondotik hasiko dute gira. Erritmo jostari eta dantzagarriz beteta datoz oraingoan ere!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »