BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Asko izango dira hilabete honen amaieran Iñauteri giroan sartuko diren herriak, batik bat Nafarroan. Urtarrileko azken asteburuaren segidan ospatuko dira esaterako, Ituren eta Zubietako iñauteriak. Iñauterien esanahiaz, jatorriaz eta batik bat Zubieta, Ituren, Lanz eta Luzaideko iñauterien xehetasunez aritu zaigu Karlos Irujo ogibidez erizain baina antropologo ere badena eta baita Ortzadar euskal folklore elkarteko kide ere. Berak egindako lanari esker izendatu ditu herri hauetako iñauteriak kultur ondare Nafarroako gobernuak.

Ahotsik gabekoei ahotsa ematea. Horixe du xede “Ahotsa behar dugu” komunikazoa proiektu berriak eta bere lan esparrua Nafarroa izango da. Oroitz Zabala proiektu komunikatibo berri honen bultzatzaileetako bat da eta berak nabarmendu duenez “Nafarroan aldaketa politiko eta soziala nahi duten horiei guztiei ahotsa eman nahi diegu”. Noski, horretarako baliabideak behar dituzte eta horiek eskuratzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarri dute. Finantziazio kolektiboaren bidez, otsailaren 21erako 20.000 euro bildu nahi dituzte. Zure ekarpena egin nahi izanez gero, hementxe duzu aukera.

Aktualitatearekin eta egunorokotasunarekin lotutako gai sozialak eta kultur gaiak aztergai izan ditugu, gaur Mikel Goñi zinea.eu atariko arduradunak eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako kideak Gamonaleko protestak eta aborto lege proposamena komentatu dituzte.

Aitor Renteria [Berria], Idoia Eraso [Kazeta.info] eta Allande Boutin [France3]  kazetarien laguntzaz, Europako Hizkuntza Gutxien Karta berresteko Pariseko   Parlamentuak datorren astean onartuko duen legeaz hausnartu dugu. Gainera, bihar   9 urte beteko dituen Euskal Herriko Laborantza Ganberaz ere solastu dugu gaurko   mahai-inguruan.

Jon Mikel Fernandez repasa las noticias más destacadas en la prensa del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Tras el paso dado por el Parlament catalán, al aprobar ayer la proposición de ley   para pedir al Congreso el traspaso de la competencia para convocar referéndums,   esta mañana hemos querido recoger la opinión de Iñigo Iturrate, parlamentario del   PNV y miembro también de la Mesa del Parlamento de Gasteiz. Iturrate ha descrito   la decisión del Parlament catalán como “un intento más de buscar una solución   dialogada para poder ejercer el derecho a decidir en Catalunya” y ha añadido que el   PNV “respeta enormemente el proceso catalán”. A pesar de mirar con satisfacción   el proceso soberanista catalán, el parlamentario jeltzale ha querido insistir en que “la   vía de Euskadi es diferente a la de Catalunya” y ha subrayado que el PNV aboga “por   superar el marco del autogobierno que tiene Euskadi a traves del acuerdo, primero   entre las fuerzas políticas vascas, y luego con un acuerdo con el Estado”.

Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur aipatu ditugunak: zorroztaileen arteko lekuko pasatzea, zuhaitz salmenta eta udaberriko ilusioa pizten duten lehen marrubi landareak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »