BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Komun Unibertsalak Komun unibertsal bat nolakoa izan daiteken jakin nahi izan dugu gaurkoan. Izan ere, inklusiboa, parekidea eta jasangarria izango den komun unibertsal bat garatzeko hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2015ek, Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak. Hamabi hilabeteko epean garatuko dute. Eñaut Lasarte Agirre Kilometrotako tokiko koordinatzaileak emango dizkigu azalpenak.

Hauteskunde kanpainaren azken txanpari begira jarri gara tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Zein eragin dute hauteskunde kanpainek botoa bati edo besteari emateko garaian? Zer garrantzia hartzen dute komunikazio estrategiek? Beharrezkoa al da yoga egin edo larrosak banatzea? Mamitik baino gehiago al du antzerkitik kanpainak?

Heldu den larunbatean Rudelari eguna ospatuko da Gernikako Astra aretoan. Ander Zearra, jaialdiko antolatzailearekin hitz egin dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria, Edurne Eguino e Iñaki Anasagasti.

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Astebetean aldaketa handia izan du eguraldiak, 15 graduko aldekoa bataz beste. Hala ere, urtaroari dagokion lez produktu berrien emaria polita izan da: aire libreko patata, borraja berria, kukulua, tipulin gorria…edota Euskal Herriko piper eztia, gereziak eta marrubiak nabarmendu dizkigu Lierni Elortzak.

Bi Max sari jaso ditu Kukai konpainiaren ‘Gelajauziak’ ikuskizunak, dantza antzezle talde onenarena eta musika konposizio onenarena. Gaur Leioan abiatuko den Umore Azokan ere parte hartuko du Kukai konpainiak. Jon Maya  zuzendariarekin hitz egin dugu.

Gaur hasi eta igandea bitarte antzerkiak, dantzak, clown-ak eta musikak jantziko du Leioa, XVI. Umore Azoka izango baita bertan. 50 konpainia biltzen ditu lau eguneko egitarauak, 22 estreinaldi eta 170 emanaldi baino gehiago. 17 izango dira parte hartuko duten Euskal Herriko konpainiak (Kukai, Dantzaz, Hortzmuga, Gaitzerdi, Ertza), 12 estreinaldirekin.  Jaialdiko zuzendari Ana Lopezekin hitz egin dugu.

Estatu espainiarrak kulturari ezartzen dion %21eko BEZa salatzeko atzokoan egindako “Musikarik gabeko eguna” protestari erreparatu diogu lehenik tertulian Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragilearekin eta Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin. Ondoren, Hego Euskal Herriko hauteskunde kanpainari begira jarri eta batzuen zein besteen artean dauden kultur ereduak aipatu ditugu, kultur elitista eta herri kultura aurrez aurre jarrita.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »