BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista  baratzeei buruzko bere liburu berria besapean hartuta gerturatu zaigu estudiora. Duela bi aste aurkeztu zuen ” Bizi Baratzea” liburua Argia aldizkariarekin batera; kaleratu eta hurrengo egunean bertan bigarren edizioa bidali behar izan zuten inprentara. Herriz herri ere badabil liburua aurkeztu eta hitzaldiak ematen, “eman-hartu” bere filosofiari jarraiki. Gaur bertan Astigarragan izango da.

Hego Euskal Herriko hauteskunde kanpainari eta bereziki Gasteiz eta Arabako errealitateari begira jarri gara lehenik tertulian Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Ondoren hezkuntzari erreparatu diogu, Ipar Euskal Herriko ikastolen egoerari eta LOMCEren aurrean gurean ematen ari diren erantzunei.

Beha.eus agerkari digitalako albiste esanguratsuenak mintzagai Gaindegia-ko Amaia Portugalekin

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea sobre la campaña electoral.

Gaur abiatu den IkerGazte 2015 kongresuan hainbat ikerketa aurkeztuko dira, gaur goizean bertan hemezortzi  gazte ikertzailek euren lanaren berri eman dute. Guk horietako batekin hitz egin dugu. Euskal Autonomi Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta ideologiak aztertu ditu Jone Goirigolzarri Garaizar ikertzaile gazteak. Zenbait zertzelada eman dizkigu.

Gaur hasi eta ostirala bitarte 200 ikertzailek parte hartuko dute Durangoko Landako gunean atondu duten IkerGazte kongresuan. UEUk antolatutako hitzorduaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea, zabaltzea eta ikerlarien arteko harremanak sendotzea da. Kongresua abiatuta atsedenaldian, kafearen tartean, harrapatu dugu Miren Josu Ormaetxebarria Kongresuko arduraduna.

Hauteskunde kanpainari begira jarri gara lehenik eta behin tertulian Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin. Mamitik baino antzerkitik gehiago duen hauteskunde kanpaina izaten ari dela eta lehia eta desadostasuna nagusitzen ari direla nabarmendu dute, Xabier Olano eta Markel Olanoren arteko buruz burukoa adibidetzat jarrita. Politika egiteagatik jazartutako gazte independentistak ere aipatu ditugu eta bereziki igandean Gasteizen antolatu den Martxa Laranja.

AEK Barnetegiak Neguan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea dira udako barnetegiak eta gainera, askotariko aukerak daude. “Udan ere euskahaldundu zaitez” lelopean, martxan da AEKren udako barnetgietan izen emateko epea eta gaur, Kalegorrian saioan, barnetegi hauek gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, Asier Arroita AEKko Barnetegi ibiltarien arduradunarekin eta Ana Remiro, familia barnetegietan parte hartu duen ikaslearekin solastu dugu. Izen emateko 946 464 000 deitu dezakezue edo udabarnetegiak@aek.org helbide elektronikora mezu bat igorri.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »