BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Eguraldiari begira jarri gara gaur tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Eguraldiak eragina du gure aldartean eta baita osasunean ere. Eguraldi beroek umorea hobetzen omen dute. Baina zergatik bizi gara eguraldi iragarpenari hain lotuta? Gehiegizkoa ote da hedabideetan eguraldiari eskaintzen zaion tartea? Eta zer da eguraldi ona eta zein txarra, turismo interesak edo bestelakoak ote daude atzean?

Gaurkoan azken asteotan Alemaniako komunikabideak Greziako krisiaz esandakoak laburbildu ditugu Martin Mendizabalen laguntzarekin. Honez gain Greziako zorraren kitaren inguruan ere mintzatuko gara.

Aurtengo San Ferminak desberdinak eta bereziak izango direla nabari da Iruñeako kaleetan eta horren lekuko zuzenenak dira Gora Iruñeako eta peñetako lagunak. Horregatik, haiekin hitz egin dugu goizean Kalegorrian saiaon. Xabi Garcia, Gora Iruñea-ko kidea eta Mikel Donlo, Peñen bozeramalea.

Pirineoak zeharkatuko dituen kirol erronka berezi bat ezagutu dugu gaur Kalegorrian saioan. Bizikletaz Herrialde Katalanak eta Euskal Herria lotzeko asmoa du kirolari talde batek. Erronkak ordea, oso helburu argiarekin antolatu dute: Independentzia eta selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea. Iban Gartziak eman dizkigu zehaztapen guztiak.

Resumen Latinoamericano sostengatzeko kontzertua izango da datorren uztailaren 10ean [Ostirala] Bilbko Kafe Antzokian. Musika izango da nagusi proiektu komunikatiboare aldeko festan. Besteak beste, Norte Apache eta Rafael Amador igoko dira taula gainera eta haiekin batera Fredi Paia bertsolariak ere kantatuko du. Fakun Aznarez kazetariak eman dizkigu Resumen sostengatzeko festaren inguruko xehetasun guztiak.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Iker Casanova e Iñaki Anasagasti.

Una vez firmado el acuerdo programático las cuatro fuerzas del cambio [Geroa Bai, EH Bildu, Podemos e Izquierda-Ezkerra] negocian ya la fórmula del nuevo Gobierno del cambio en Nafarroa. Es en ese punto donde se centra ahora el debate y sobre lo que hemos preguntado hoy al portavoz de EH Bildu Adolfo Araiz, que ha destacado que “cada día que pasa UPN sigue gobernando y con eso hay que acabar ya”.

Uztailaren 17tik 19ra bitartean “Poesia ezin da kabitu” lelopean egingo dituzte Eako Poesia Egunak. Antolakuntzan buru belarri dabilen Asun Landak eman dizkigu xehetasunak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »