BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Gaurkoan Associazione Culturale Euskara-Eromako Euskal Etxea [Italia] ezagutu dugu Kalegorrian saioan. Horretarako, Alex Mendizabal, aipatu Euskal Etxeko zuzendari ohia elkarrizketatu dugu [Viviana Tomassetti feminista militantea da orain zuzendaria]. 2002. urtean Euskal Etxea sortu zutenetik egin dituztenak errepasatu ditugu berarekin eta bidez batez, Euskal Herriko instituzioen “axolagabekeria” salatu du Mendizabalek. Bere hitzetan “Etxepare Institutua txikizio ikaragarria egiten ari da atzerrian”.

Martxoaren 22 eta 29an iraganen diren departamentuko bozak hizpide Aitziber Zapirain eta Maddi Ane Txoperena kazetariekin.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Análisis de la Actualidad con César Manzanos.

Las protestas convocadas por el movimiento anticapitalista “Blockupy” con motivo de la inauguración de la nueva sede del BCE han derivado en enfrentamientos en Fráncfort, en medio de un gran despliegue de unidades antidisturbios. Unas movilizaciones en las que participa Josu Juaristi, parlamentario de EH Bildu. A primera hora de la mañana hemos tenido la oportunidad de entrevistarle.

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan, Eider Rodriguez idazlearen gogoetak ekarri dizkigu: euskaldun eta espainiar nortasun erdibituaz, idaztean dituen mugez, gazteen neutraltasunaz, grinaren galeraz eta idazleen taldetasunik ezaz.

Hainbat hezkuntza erreforma salatzeko herri unibertsitateak egiten ari dira egunonta EHUko kanpusetan. Guk zehazki Leioakora jo dugu eta Ikasle Abertzaleak taldeko Gaizka Azketarekin hitz egin dugu. Berak eman dizkigu Herri Unibertsitateak antolatzearen arrazoiak. Ondoren berriz, 3+2 unibertsitate erreforma aztertu dugu atzerrian ikasten ari diren ikasleekin, izan ere, Estatu espainiarrean orain aplikatu nahi badute ere Europako herrialde gehienetan martxan da aipatu erreforma. Euren esperientzia azaldu eta iritzia eman digute Martin Mendizabalek (Alemania), Unai Albisuk (Suedia) eta Onintza Balberdek (Italia).

Nola azaldu Korrikak sortzen digun emozioa? Ez da erraza eta ulertzeko bizi beharra dagoela azaldu digute tertulian Grazi Etchebehere erizainak eta Eneritz Otamendi baserritarrak. Sortzen dizkigun emozioez haratago, Korrikaren garrantziaz, aurten aukeratutako “euskahaldun” leloaz eta euskaldunok ditugun indargune eta ahulguneez hitz egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »