BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Hezkuntza erreformei planto egiteko mobilizazio eguna da gaurkoa hego Euskal Herrian. LOMCE, Heziberri, EU2015 eta 3+2aren aurkako lemak nagusitu dira goizean goizetik. Protesta nagusiak ordea, eguerdian deitu ditu ikasle mugimenduak hiriburuetan. Kalegorrian saioan gaurko mobilizazioen inguruan solastu dugu ikasle mugimenduko lau kiderekin.

Olga Irastorza, Bihartean mugaz gaindiko ganberaren ardunari eginiko elkarrizketaz, Aldudeetako gazteengietaz eta Korsikako batasun instituzional berriak ipar Euskal Herrian izan dezakeen eraginez hitz egin digu gaurkoan Amaia Portugalek.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Jyriki Katainen Troika ordezkariak Euskal Herria bisitatu du gaur “Junker plana” promozionatzeko eta bisita hori salatzeko, “Euskal Herrian TTIPari EZ!” kanpainak elkarretaratzea egingo du Euskalduna Jauregiaren atarian. Protestaren zergatiaz eta TTIPak Euskal Herrian izan ditzakeen eraginaz galdetu diogu LAB sindikatuko Urtzi Ostolazagari.

Lan egiten duen tabernan euskal presoen argazkiak edukitzeagatik «terrorismoa goratzea» leporatzen diote Nagore Lazkano gazteari, eta honen harira epaituko dute martxoaren 18an. Bi urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Gaur berarekin hitz egiteko aukeraq izan dugu Kalegorrian saioan.

Trás la intervención el martes de Mariano Rajoy y después de que ayer les llegará el turno a los portavoces vascos en el debate sobre el estado de nación, hoy en Kalegorrian, hemos querido valorar esta cita anual con el diputado jeltzale Pedro Azpiazu.

Igande honetan ospatuko da Lilatoriaren 26. edizioa Donostian. Berdintasunaren aldeko lasterketak aurreko urteetako filosofiari eutsiko dio baina parte hartzeak gora egiten jarraitzen du. 3.870 korrikalarik eman dute izena. Horietako bostekin hitz egin dugu guk: Arantxa Kamio, Maialen Artano, Idoia Besada, Iratxe Astuy eta Alaitz Esnaola. Gehiago ala gutxiago entrenatu, guztiak Lilatoian parte hartu eta ondo pasatzeko gogoz.

Mugan bizi, mugan sentitu jardunaldien baitan gaur 18:30ean “Pertsona naiz, ez transexuala” hitzaldia emango dute Marijo eta Maddi Imaz ama alabek. Azken honekin hitz egin dugu bere ahizparen egoeraz, hori hartuko dutelako  hizpide arratsaldeko hitzaldian. Neska sentitu arren mutil baten gorputzean bilduta jaio zen bere ahizpa eta gaur egun emakume gorputza du, emakumea da, bera beti sentitu izan den bezala. Transexuala da baina honen aurretik pertsona dela oso argi utzi digu Maddik, jendarteak ezartzen dituen etiketak ez dituelako gustoko. Neskaz jantzi, hormonak hartu, psikiatra eta psikologoekin aritu, ebakuntza…bere ahizparen prozesu guztia kontatzeaz gainera, etxean nola bizitu duten kontatu digu Maddi Imazek.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »