BILAKETAK

Sortzaileak estudiotik

RSS-Podcast

aa

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, More More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi izan dugu eta A25 Emakumeen aurkako indarkeriari begira jarri gara. Horretarako, Ekhiñe Eizagirreren “Emaigun eskua” poema errezitatu digu eta Pottor ta Klito taldearen “Autodefentsa feminista” kantua jo. Managaitz taldearen “Beldurrik ez” kantuarekin agurtu dugu Andrea.

ander Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Ander Sorozabal gitarra eta pandereta hartuta etorri zaigu Hala Bediko Gasteizko estudiora bertsio bakarra ez, bi kantatzera. Andrea Lopetegik botatako erronkari erantzunez Mor More taldearen “Paradisua” kantuaren bertsioa (edo kantu propioa) jo digu lehenik, eta ondoren, Kataluniara begira jarri gaitu “Mendebaldekoak gara” kantuaren bigarren bertsioarekin.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, More More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi izan dugu. Ekhiñe Eizagirre preso politikoaren “Txiki txikia” letrarekin egin duen kantua jo digu zuzenean.

ITXASO ON TALDEA Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Itxaso Gutierrez ON taldeko abeslari eta gitarra hurbildu zaigu estudiora. Jaunko Barik taldeko hastapenetatik gaur arteko ibilbidearen errepasoa egin dugu eta amaitzeko ON taldeak laister kaleratuko duen disko berriko kantu bat jo digu akustikoan. Gozatu!

la fotoIkasturte berriarekin batera sortzaileen txokoa jarri dugu martxan ostiraletan. Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatuko ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Hilabetean behin izango da guren Andrea Lopetegi zarauztarra, Mor More eta Managaitz taldeetako kidea. Aurkezpena egitearekin batera Napoka Iriaren “Kea” kantuaren bertsioa jo digu zuzenean eta erronka ere bota du airera; Mor More edo Managaitz taldeen bertsio bat egitera gonbidatu ditu entzuleak eta bereziki ostiraleko tartean parte hartuko duten sortzaileak. Nor animatuko da? Gustora jasoko ditugu grabazioak kalegorrian@info7.com era.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »