BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

MexikoGaur Martin Mendizabalen laguntzarekin Mexikoko Hirian estatu krimenak salatzeagatik joan den astean hilda azaldutako bost lagunen gertaerak aztertzen saiatuko gara. Mexikon kazetaritza egiteak zer nolako kostuak dituen aztertuko dugu besteak beste Articulo 19 adierazpen askatasunaren aldeko antolakundeak plazaratutako txostena aztertuaz. Honez gain, sarean  Silencio Forzado (https://www.youtube.com/watch?v=ol9Ye1Krewg) , Articulo 19ren dokumentala zintzilikatu dugu, non Mexikon kazetaritza egitea zer suposatzen duen azaltzen digun, besteak beste.

Axier Lopez eta Eneritz Zabaleta izan ditugu gaur bidelagun tertulian. Espainiako aurrentutik Euskal Herrira bideratutako 10 eurotik 6 AHTrako izanen dira….gaiari heldu, eta Eurotunelean egun hauetan bizi den egoerari ere erreparatu diogu.

Alfontso Castrok 24 urte eman ditu preso, berriki, martxoan, berreskuratu zuen bere askatasuna. Urte luzetan egurra izan da bere laguna, espetxean ikasi zuen egurra zizelatzen, eta urtetan aritu da horretan. Espetxez espetxe, oso egoera ezberdinak bizitu ditu. Batzuetan errezagoa zen egurra lortzea, bertzeetan mugatuak zeuden tailer orduak…horrelako denbora-pasa bat izateak kartzelan asko laguntzen duela esan digu, burua okupatuta mantentzeko modu bat dela.

Azken egunerarte, azken ordurarte itxoin zuen atzo Arthur Mase kataluniako presidenteak dekretua sinatu eta parlamentua desegiteko. Hasi da beraz, atzera kontaketa. Eman beharreko urratsei buruz, orain artean gertatutakoa eta etorkizunean beharrezkoak izango diren gakoen inguruan solastean aritu gara Beñat Zaldua eta Gaizka Arangurenekin Karelean-eko tertulian.  Bi tertuliakideek nabarmendu dute nazioarteko komunitateak duen garrantzia, beraien aitortza ezinbestekoa izango dela

Dena prest dago Gasteizko unibertsitate inguruan, muntaketa lanetan aritu dira azken egunetan, eta gaur iluntzean egingo da txosnen irekiera. Ander Sorozabalek aitortu digu, bertan emango dituela festetatako egun denak, akaso lo ere egingo duela bertan. Nork daki….esan digu ere, bilbokoak handiagoak izan arren, Gasteizekoetan giro hobea dagoela…hori egia den edo ez jakiteko, hiriburura hurbildu beharko dugu beraz!

Gaur hasiko dira Gateizko Andra Mari Zuriaren festak, dena prest dago Zeledon San Miguel elizatik jeisteko. Aurten bereziak izango dira festak, gobernu aldaketa eman delako udaletxean. Gainera, Bilduk hala bultzatuta, eraso sexisten kontrako protokoloa jarri da martxan lehendabiziko aldiz.  Gasteizko festetan giro ona egoten dela aitortu ditu Bilduko zinegotziak, baina Bilduk are herrikoiagoak izateko urratsak eman nahi dituela, horren adibide izan daiteke, Miren Larrionek ere txosnetan txanda bat egingo duela, festa herrikoien gunean alegia. Bestetik kontatu digu ere, aurten Gora Gasteizkoak gonbidatu dituztela balkoira, urte osoan egindako lan eredugarria eskertzeko asmoz.  Ez da gonbidatu bakarra izanen, Iruñeko alkate Joseba Asiron ere izanen da Zeledonen jeitsiera ikusten.

Euskaratu egin dute Zeledonen kantua lehendabiziko aldiz, poztik eta eskertuta dago Amelia Barquin unibertsitateko irakaslea, ordea, itzulpena egiterako orduan, hitanoa erabili eta sexua jarri diote Zeledoni. Gizonezkoa da orain. Ezin zitekeen zeledon emakume izan? edo queer? Hemen Amelia Barquinek “zapia buruan, ibili munduan”  blogean egindako hausnarketa.

Astelehenero moduan, gaur ere tartea egin diogu zuzeneko musikari eta gurekin izan ditugu Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte izan ditugu gurean, harrizko txalapartarekin etorri dira gainera. Luze eta zabal solastu dugu beraiekin, txalapartaren jatorri eta etorkizunaren inguruan, munduan zehar dauden bertze instrumentuen inguruan eta Oreka TXri buruz..

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »