BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Nafarroan orain gertatzen dena ulertzeko, beharrezkoa da atzera egitea. Hala esan digu Ivan Gimenez kazetariak, eta hori egin du Corralito Foral liburuan. “Gure gurasoen nagusiek dena lotu zuten, haien seme-alabak ere gure nagusiak izaten jarrai dezaten”  hori da Gimenezentzat Nafarroan gertatutakoa, hori da Corralito Foral”. Zer gertatu da garai batean indartsu ziren enpresekin? noren esku dadue orain?  Taberna okidengiak, Zoko Patxarana, eta non daude familia boteretsuak? Del Burgo, Uharte, Uranga….

Irati Tobar eta Ane Belategi berriki itzuli dira Kurdistandik, bertan izan dira Askapenako brigadekin. Egoera nahasia da azken egun honetan Turkiak egindako bonbardeketak direla eta. Esperientzia ona eta intentsoa izan dela aitortu digute, asko ikusi eta ikasi dutela. Oraingo egoerari buruz galdetuta, ez dute harridurarik erakutsi:  “guk bertan bizitutakoaren jarraipena da gertatzen ari dena” esan digute. Emakumeen iraultzaz aritu gara, martxan dauden kooperatiba edo hedabideei buruz…

BASKLINK Leire Agirrezabala Basklin plataforma digitaleko arduradunaren eskutik, Globos Estratos turismo-aktiboko enpresaren eskutik globo hegaldiaren ingurukoak ezagutu ditugu. Arabako Gesaltza herrian kokatuta dagoen Añanako gatzaga ezagutzeko gonbidapena ere luzatu digu.

Film, telesail eta ikus-entzunezkoen ingurukoak ekarriko dizkigu beste ostiral batez Gaizka Izagirrek. Lehenik, Donostiako Aste Nagusian Ondarretako hondartzan eskeiniko diren hiru film proiekzioez mintzatu zaigu eta ondoren Donostiako Zinemaldiaren inguruko azken berriak jorratu ditugu. Telesailei erreparatuz,”jumpilg the shark” terminoa azaldu digu Izagirrek, jarraian Bloodline telesaila gomendatzearekin batera. Eta amaitzeko bi film estreinaldi: Ted 2 eta The age of Adeline.

Astelehenean kanporatu zituzten Mexikotik, hiriburura, DFko aireportura iritsi bezain laster, Sortuko kide Asier Altuna eta Floren Aoiz. San Pauloko foroan parte hartzekoak ziren, baita Arnaldo Otegiren askatasuna eta euskal presoen etxeratzea eskatzen dituen nazioarteko kanpainari lotutako ekitaldi batean ere. Asier Altunak kanporatzearen ingurukoak kontatu dizkigu, baita bake prozesuaren alde Sortu nazioartean burutzen ari den lanaren garrantzia azpimarratu ere.

Mikel Ibargoien Info7 irratiko kolaboratzailea euskal diasporaren jai handian, Boisen dabil egunotan. Gazteaukerak antolaturiko lehiaketa bat irabazi eta Boiseko jaialdia zuzen zuzenean ari da bizitzen Ibargoien.

Karelean saioan ostegunero bidaiatzen dugu Erik Aznalen eskutik. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan lehenik, Errumanian ondoren eta aste honetan Mexikon barneratu gara

Gero eta anitzagoak dira gure herriak, eta aniztasuna aberasgarria delakoan, aurreiritzi eta estereotipoei aurre egin asmoz, kanpaina prestatu du Sakanako mankomunitateak. Begona Zestau Imigrazio Zerbitzuko arduradunarekin izan gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »