BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Jon Ordoñez Berria egunkariko kazetaria eta Izar Mendiguren Aiaraldea atariko kazetaria izango ditugu gaurko tertulian. Lehenik Cabakas auziko operatiboko nagusia, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buru izendatzeko erabakiaz aritu gara. Ondoren, Sortuko kide Floren Aoiz eta Asier Altuna Mexikotik kanporatuak izan direla ekarri dugu gogora eta amaitzeko egunotan Ihado estatuan, Boisen, Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak biltzen dituen bost urteroko hitzorduari erreparatu diogu.

Erik Rios Pasaiako EAJko zinegotziak dimisioa aurkeztu du, alkatearen soldata %35 igo ostean. PSE eta EAJko babestu duten soldata igoerarekin ez dago ados. Halaber, ez du gustuko bere alderdiak eta alderdi sozialistak lortu duten akordio orokorra.

Gaur gauean lehertuko da festa Lapurdiko hiriburuan. Jai giroa nagusituko da Baionako kaleetan eta Patxa plazan gazte asanbladak ekimen ezberdinak burutuko ditu datozen egunetan. Prestatu duten egitarauaz, eta Baionak laster izango duen gaztetxe berriaz mintzatu gara Unai Arkauz gazte asanbladako kidearekin.

Gaur Martin Mendizabalen laguntzarekin, PKK Kurdistango Langillen Alderdiak, berriki aditzera eman duen su-etenaren amaieraz mintzatu gara, baita Kurdistaneneko azken gertakariez ere. Turkiako Gobernuaren eta Estatu Islamikoaren arteko erlazioez ere hausnartu dugu.

Asteazkenero egiten dugun moduan Euskal Herriko lagun ezagun bati gure herrian bertan egiteko plan proposamena eskatu diogu. Itxaro Borda idazleak lasaitzeko, meditatzeko, edo berak dioen moduan “norberaren baitara itzultzeko” bost txoko proposatu dizkigu: Loiako Bahia, Argiñeta, Ogellak, Bardeak eta Santa Grazi.

“Mikel gogoan” herri ekimenak jaialdia antolatu du larunbat honetarako Aurizberrin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Mikel Zabalza oroitu, justizia eskatu eta norabide honetan torturaren inguruan hainbat komunikabide eta eragile prestatzen ari diren Galdutako Objektuak dokumentala diruz laguntzeko.” Mikel gogoan” herri ekimeneko Ramontxorekin eta “Galdutako Objektuak” dokumentalaren ekoizpenean murgilduta dabilen Ahotsa.infoko Piturekin izan gara.

Oier Zuñiga eta Maialen Etxeberria izan ditugu gaurko tertulian. Lehenik Nafarroako Bardeetako tiro poligonoa izan dugu hizpide, pasa den astean turista bat balaz zauritua izan ostean. Mediterraneoan beste 13 etorkinen gorpuak aurkitu ostean, halako heriotzen inguruan mendebaldean dagoen jarreraz aritu gara ondoren eta azkenik nerabeek sare sozialekin duten harremanaz, eta balizko arazoez.

EHUko udako ikastaroen baitan bullying-aren inguruan hausnartu dute atzo hasi eta gaur amaitu den ikastaroan. Lorea Sarrionandia ikastaroaren arduradunetako batekin izan gara bullying-a zer den, erasotzaileen nahiz biktimen perfilak nolakoak diren eta halako egoeren aurrean zer egin behar den jakiteko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »