BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Donostiako Piratek atzokoan aurkeztu zuten abuztuaren 8an hasiko den Aste Nagusiari begira osatu duten prentsaurrekoa. Lander Arbelaitz Donostiako Piraten bozeramaileetako batekin izan gara mugimenduaren egoera eta azken urtean burutu duten hausnarketa-prozesuaren ingurukoak ezagutzeko. Halaber, Aste Nagusirako prestatu dituzten ekimenez aritu gara.

Hemos querido acercarnos a la realidad de los presos independentistas gallegos de la mano de Noelia Rodriguez, miembro de la organización anti-represiva CEIVAR. Presos poíticos, que al igual que los vascos están dispersados por el Estado español con todo el sufrimiento que ello conlleva para sus familiares y amigos. También hemos hablado con Rodríguez sobre el trabajo que durante todo el año realiza la organización CEIVAR.

Aste honetan Errumania da protagonista, Karelean saioan, ostegunero bezala, munduko txokoren bat hizpide hartuta Erik Aznalek osatu duen erreportajean. Errumanian diren hainbat euskaldunekin hitz egiteko aukera izan du Aznalek.

Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendaria eta Aimar Etxeberria GARA egunkariko kazetaria izango ditugu gaurko Karelean saioko tertulian. Unibertsitate arloko hainbat lagun ezagunek HEHko indar politiko progresistei Estatu espainiarreko hauteskunde orokorretara hautagaitza bateratua osatzeko egin dieten proposamenaz aritu gara lehenik. Langabeziaren jeitsiera albiste bihurtu den honetan, lan munduan bizi den egoeraz ere mintzatu gara eta amaitzeko gaur Barakaldoko BECen ateak zabalduko dituen Euskal Encounterraz.

“Trabajadoriak, frankismoaren esklabuak Oarsoaldean” izeneko dokumentala aurkeztuko dute larunbat honetan Oiartzungo udalean. Mikel Mendizabal dokumentalaren egileak gerra zibilaren ostean, oso baldintza gogorretan, milaka preso obra ezberdinak burutzeko esklabu gisa nola erabili zituzten kontatu digu.

Personalidades del ámbito universitario presentaron ayer un manifiesto invitando a EH Bildu, Ezker Anitza, Podemos, Equo e Irabazi a crear una candidatura unitaria junto a la sociedad civil en Hego Euskal Herria «para impulsar un nuevo tiempo político» a partir de las próximas elecciones generales. Hemos hablado con una de las impulsoras de esta propuesta, con la feminista y abogada navarra Begoña Zabala. Según Zabala el tiempo del cambio no es que esté llegando, sino que ha llegado ya. No obstante, para profundizar en dicho cambio y plasmarlo en un contexto electoral la feminista apuesta por la unión de las fuerzas políticas progresistas de Hego Euskal Herria y la sociedad civil “para defendarnos pero también para demostrar que las cosas se pueden hacer de otra forma”.

Euskal Herrian barna txoko eder asko dauzkagu eta, beraz, uda partean plan politak egiteko aukera bertan dugu. Igor Elortza bertsolariak Durangon hasi, Abadiñora joan eta Iurretarainoko txangoa proposatu digu, tartean, ikutu historikoa duten lekuak aipatu dizkigu.

Erramun Elichiry Beauzeko laborariarekin izan gara bere 70 ahuntzekin nola lan egiten duen ezagutzeko. Mundu globalizatu honetan, supermerkatu handietan mundu osoko jana aurkitzen dugun honetan, jakiak eskuratzeko azoka eta bestelako talde txikietara jo behar dela defendatu du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »