BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Hemos analizado con el periodista del diario GARA Iñaki Iriondo el discurso que está reforzando últimamente el PNV. Un discurso que según Iriondo se olvida del nuevo estatus, por supuesto de la independencia, y todo con el objetivo de que “pase el tiempo”.

Astelehenean Kubako enbaxada ireki zuten Washingtonen, eta abuztuaren 14rako AEBk Habanan bere diplomazia edukitzea aurreikusten da. Gaurkoan Martin Mendizabalen laguntzarekin bi enbaxaden irekierak, 1961. urtetik indarrean dagoen blokeoaren nondik norakoak eta Kubaren garrantzi geopolitikoaren inguruan mintzatu gara.

Aimar Lertxundi preso ohiarekin izan gara espetxeetako errealitatera hurbildu asmoz. Espetxeetan elikadura nolakoa den kontatu digu, eskulanez aritu gara baita kirolaz ere.

Nazioarteko gaietan aditua den Txente Rekondo Iran eta 5+1 taldeak lortu duten akordio nuklearraz minzatu zaigu, baieztatuz akordio honek diplomazioaren garaipena islatzen duela, indarkeriaren, presioaren eta mehatsuaren politikaren porrota islatzen duen bitartean. Zentzu berean mintzatu zaigu Ameriketa Estatu Batuek eta Kubak abiatu duten harreman berriaren inguruan.

Eguneroko tertulian Ikoitz Arrese eta Ixiar Arteagarekin izan gara gaurkoan. Lehenik Nafarroako presidente berriaz aritu gara, dispertsioaz eta orohar euskal preso politikoei ezartzen dieten dispertsio politikaz ondoren eta azkenik Barakaldon eta Gasteizen izan diren eraso sexista, lesfobo eta homofoboez.

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalez preso-ohiek gorpuzturiko “Burdin-hariak eta plastikozko-goilarak (eta maitasun-lubrikatua)” emanaldiak zera usten du agerian: zein gutxi dakiten herritarrek espetxeei buruz. Baieztapen honetatik abiatuta Markel Ormazabalekin izan gara hizketan, Oierrekin batera osatu duen emanaldiaren hainbat pasarte entzutearekin batera.

Elgoibarko idazle gazteak azaldu digunez harremanak dira “Erraiak” bere lehen eleberriko protagonistak. Astelehenero eskeiniko dizuegu liburu gomendio bat, kasuan kasu, idazlearen eskutik. Bada, gaurkoan, aurten Zilarrezko Euskadi Saria jaso duen liburuaz mintzatu zaigu Danele Sarriugarte.

El Parlamento de Nafarroa celebra hoy el debate de investidura de la próxima presidenta del Gobierno navarro, Uxue Barkos, que será elegida gracias a los votos de Geroa Bai, EH Bildu, Podemos e Izquierda-Ezkerra. El debate ha comenzado a las 9.30. Hacia las 10.15 hemos analizado con el periodista del diario GARA Aritz Intxusta el debate de hoy, así como las negociaciones que han llevado a cabo las últimas semanas y los acuerdos que han alcanzado las cuatro fuerzas del cambio.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »