BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Urte osoan bezala, mendi txango bat plan ederra izan daiteke udaran ere. Karelean saioan, asteazkenetan, Euskal Herriko lagun ezagunei eskatu diegu txango bat, ibilbide bat proposa diezagutela. Gaurkoan Gaizka Garitanorekin izan gara, Eibar futbol taldeko entrenatzaile ohiarekin

Gizarteak aurrera egin dezan 11 dira inguruan ditugun lanbideak. Ezin guztiei erreparatu baina uda honatan, Karelean saioan, lanbide ezberdinak sakonago ezagutzen saiatuko gara, zehazki, asteazkenetan. Gaurkoan, Haritz Beñaranekin izan gara. Natur inguruak zaintzeko lana nola antolatzen den azaldu digu, baita herritarrek errespetuz jokatzearen beharra nabarmendu ere.

Lutxo Egia bilbotarrak Transitoak izeneko performancea burutu du azken hilabetean. 31 egunez ez du gaztelaniaz hitz egin, euskaraz eta ingelesez aritu da. Ekimen berezi honetaz mintzatu gara Egiarekin.

Martxoak 3 elkarteko kideak Bruselara joan dira duela 39 urte Gasteizen izan zen sarraskia iker dadila exijitzera. Josu Ibargutxi Frankismoko krimenen aurkako euskal plataformako kidearekin izan gara frankismo garaiko krimenen aurrean justizia egin dadin eman beharreko pausuez mintzatu gara berarekin. Frankismoko krimenei lotuta, Europak ere baduela erantzunkizuna esan digu Ibargutxik.

Beñat Zarrabeitia eta Oihana Etxebarrieta izan ditugu gaurkoan Karelean saioko tertulian. Greziako egoera aztertu dugu lehenik, bereziki Europar Batasunaren jarrerari erreparatuz. Ondoren, pasa den ostiral goizaldean, San Ferminetan, 19 urteko emakume gazte batek jasandako sexu erasoa izan dugu hizpide.

Europako hainbat abokatu elkartek kexua igorri dute Espainiako Auzitegi Nazionalera Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatu presoek bizi duten egoera salatuz. Alfontso Zenon Enparantza eta Zuluetaren abokatuarekin izan gara bi presoen egoera ezagutzeko.

Iaz hasitakoari jarraipena emanez, uda honetan ere Karelean saioan euskal preso politikoek espetxeetan bizi duten errealitatera hurbilduko gara preso ohien bidez. Sukaldaritza, baita eskulanak ere aitzaki hartuta presoek bizi dituzten egoerak ezagutuko ditugu. Gaurkoan Oihana Mardaras bilbotarrarekin izan gara.

Baxe Nafarroan, Ortzaizen, polizia operazioa burutu zuen Frantziak pasa den asteko asteartean. Jeff Mateo eta Teresa Lekunberri ortzaiztarrak atxilotu zituzten, baita euren etxean zeuden ustezko ETAko bi militante, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea. Ostegunean, Graxi Etxebehere-ren etxera joan zen polizia. Bera ez zegoen bertan. Ordu batzuk beranduago bertaratu eta atxilotu egin zuten. Atxilotu aurretik baieztatu zuen desarmatu nahi duen erakunde bati lagundu diola eta ez dela dolu, ez dela damu. Igandean utzi zituzten aske Etxebehere, baita Mateo eta Lekunberri ere. Reta eta Goienetxea, berriz, espetxeratu egin dituzte, Parisen, Fresnesen eta Fleuryn. Etxera utzuli berritan Graxi Etxebehererekin izan gara.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »