BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Saharako lurralde okupatutik Marokoko poliziak kanporatu dituen askapenako bigarren brigadako Xabi Etxeberriarekin hitz egiteko aukera izan dugu. “Jarraika izan ditugu, Al Aaiunera bidean modu txarrean geratu eta tentsiozko egoeraren ondoren alde egitera behartu gaituzte” kontatu du Etxeberriak. Saharako lurralde okupatuaren egoerarekin harrituta daude, “informazio gutxi iristen zaigu, okupazioa militarra ikaragarria da” esan du brigadistak. Al Aaiuneko eragileekin elkartzea zen beraien helburua, EHko borroken berri eman eta euren erronkak ezagutzeko. Orain Marokon daude, eta hango eragileekin biltzeko asmoa dute datozen egunetan.

Ezetz asmatu zein den Martxel Toledok KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Galdera hori egin diogu Antton Iturriza mendizaleari eta berak aski ongi azaldu digu. Asteburuan Baigorriko eta Baztango bailarak elkartzen dituen Izpegi mendatera hurbildu, eta bertatik bi ordu inguruan igo gaitezke Auzara (1306m). Biderik errezena aukeratu digu Iturrizak. Lainorik ez bada, bista ikaragarriak daude, tartean Auñamendiak ikusten dira!

Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LABeko enpresa batzordearen ordezkariak salatu du abuztuan aparteko mila ordutik gora egingo dituztela langileek. Iriondok deitoratu du ” zuzendaritzak nahiago ditu ezohiko ordu horiek behin behineko langileekin egin, enplegua sortu baino”. Aste Nagusiak eta Munduko saskibaloi txapelketak zerbitzua handitzea dakar, eta zuzendaritzak aurreikuspenik ez izateak langileak aparteko orduak egitera behartzen dituela salatu du. “Aparteko orduak ez dira lan banaketarekin bateragarriak” azpimarratu du.

Aiert Goenaga eta Leire Palaciosek kultur eredu eta kontsumoez jardun dute. Udaran gehiago irakurtzen dela, baina hori denbora gehiago edukitzeak egiten duela aitortu dute. Irakurzaletasunak bilakaera izan duela, eta industria ez dela garai berrietara egokitzen ari azpimarratu dute. Halaber, Euskal Herrian antolatzen diren kultur ekitaldiez hausnartu dute. Azkenik, emakumeak onartzen ez dituen Hondarribiko alarde fundazioak kaleratutako oharra izan dute hizpide.

Ezetz asmatu zein den Fermin Munarrizek KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Josetxo Etxeberriak 22 urte egin ditu preso Espainiar espetxeetan. Guztira hamar kartzela ezberdin ezagutu ditu, eta “baldintzak urteen poderioz ez direla aldatzen, baizik eta egoera politikoaren arabera” adierazi du. Jakien alorrean erregimen frankistaren ondoren aldaketak egon zirela aitortu du. Imaginazio handiarekin egiten direla errezetak aipatu digu, eta bere berezitasuna “piper beteak Alhaurín de la Torre” erara. Jakin nahi nola egiten den?

Estatu Islamikoak hartu duen indarra ikusita, Txente Rekondo nazioarteko aditua gonbidatu dugu talde honi buruz gehiago jakiteko. Egun nazioartean dauden hiru gatazka nagusiek (Palestina, Ukrania eta Siria-Irak) finean mendebaldearen eta AEBren interesak ikus daitezkeela azpimarratu du Rekondok. “Potentzialitatea arriskuan ikusten dutenean, mugimenduak egin eta bere kontra etor daitezkeenak laguntzen dituzte” ohartarazi du. Estatu Islamikoaren muturreko jarrera, beste hainbat herrialdeetara zabal daitekeela adierazi du gure kolaboratzaileak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »