BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Igandean, abuztuak 24, 20 urte beteko dira Euskal Herria eta Uruguay besarkada solidario batek batu zituela. Uruguayar herriak Montevideoko Filtro erietxean estraditatu ez zitzaten gose greban zeuden 3 euskal militanteri masiboki lagundu zioten kaletik. Ehunka zauritu eta atxilotu, eta bi kide erailak, Roberto Facal eta Fernando Morroni. Ekitaldi ezberdinak izango dira asteburuan elkartasun uholde hori gogora ekartzeko. Jon Mikel Fernandezek egin du erreportaia, kurtso honetan Manueltxo Goitia gose greba egin zuenarekin izandako elkarrizketa oinarri hartuta.

Asteburuaren atarian etorri zaizkigu ontzira Xabi Aizpurua eta Aitor Abaroa. Indarkeria matxistak dituen aurpegi ezberdinak jendarteratzen ari direla nabarmendu dute, baina oraindik oharkabean pasatzen diren asko daudela gaineratu dute. Arazoaren muinari ez zaiola aurre egiten, eta gainera fokoa gizonezkoari jarri ordez, emakumezkoari jartzen zaiola azpimarratu dute. Halaber, Hondarribiako Jaizkibel konpainiaren aldarrikapenak hartu dituzte hizpide.

Ziburuko Kaskarotenia ikastolako proiektua hasi zenetik izan dituzte zailtasunak gurasoek. Egun etxe prefabrikatu batean daude. Baina ikasturtea hasterako Herriko Etxeak utzitako orubearen kontratua amaitu dela argudiatuta kanporatu egin nahi ditu auzapezak. Gurean Laida Mujika, ikastolako guraso eta lehendakaria izan dugu. Bere esanetan ” aterabiderik gabe ez garela hortik joango esan genion, eta ez dugunez alde egin, auziperatu gaitu”. Guy Poulouren jarrera mespretsuzkoa dela nabarmendu digu. Halaber azpimarratu du “ikastolek frogatu dutela eskola onak direla eta ezinbestekoak euskararentzako”. Positiboena, Ziburuarrengandik jaso duten sostengua.

Iritsi ohi zaizkigun mito urbanoek ez dute normalean toki jakinik. Gaur Martin Kitto istoriolariak ekarritako istorioek leku jakinak dituzte. Oliteko errumaniarren lapurreta, Lekunberriko bahiketa, Eibarko pintada eta Donostiako jatetxeetako kontuak. Kontatzen diren lekutik urrunekoak izaten dira sarri, baina gaurkoan ez. Nolako istorioak ote?

Gaizka Aranguren eta Markel Ormazabal izan dira solaskide gurean. AEBtako Ferguson hiriko erahilketak eta istiluak aztertu dituzte hasieran. Ondoren, PPko hainbat kidek eta beste alderdietako batzuk egindako adierazpen arrazistak. Eta azkenik Melillako hesiaren inguruan gertatzen ari dena. Guztien arteko lotura ere bilatu dute: bazterketa, arazo estrukturala eta pobre/aberatsen arteko desberdintasunak.

Etxarri-Aranatzen egin bezala, Arrankudiaga-Zollon erakunde eta siglen gainetik azaroaren 2rako galdeketa egitea erabaki dute herritarrek. Ados plataforma osatu dute horretarako, bertako kide Julen Gorostizaga izan da gurean. Oraindik galdera finkatu gabea dute, baina argi du “herritarrek erabakitzeko eskubidea barneratua dutela”. Testuingurua ere berezia izango da, Eskoziako galdeketa baita aurretik, eta ondoren Kataluniakoa. “Ez dadila azken herria izan” esan zuten igandeko agerraldian, eta horixe berretsi du Gorostizagak.

Loreto Errastik, Piztiak konpartsako kidea eta aurtengo Bilboko Aste Nagusiko txupinerak, nekea gainean dutela aitortu digu. Hala eta guztiz ere, nekeari alaitasuna eta jendearen maitasuna gailentzen zaiola azpimarratu du gurean. “Esan zidaten eztarriko minagaz ibiliko nintzela eta hala da” esan du. Hori bai, beste urtetako Txupineren gomendioei jarraiki oinetako erosoak jazten ditu. Ezagutu nahi Txupineraren eta Pregoilariaren nondik norakoak?

Onintza Enbeita bertsolari eta Amaiurko diputatuak txangoa proposatu digu horretarako. Mugikorrik eta musikarik gabe, eta ondoan konpainiarekin nahiago duela aitortu du Enbeitak. Kanaletik San Pedro Atxarrera igotzea proposatu du, “igoera erraza da eta gainera sekulako bistak daude, itsasadar guztia ikusten da!” adierazi du Enbeitak. Akordara jeitsi eta hortik Ibarrangelura joatea gomendatu du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »