BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Kalegorrian saioan Jon Mikel Fernandezek elkarrizketa interesgarri asko egin ditu azken kurtsoan. Gaietako bat, aurten intsumituen mugimendua sortu zela 25 urte igaro direnez egindakoak. Urte hartatik abiatuta, Euskal Herrian Ordezko Gizarte Prestazioa deiturikoari, espainiar ejertzitoari eta orokorrean militarismoari aurre egin zien gazte-mugimendu sendoa sortu zen, desobedientzia zibilean oinarritutako borroka egin zuena. Erreportaia entzungai.

Urtzi Martinez eta Jon Telletxea Deustuko gazteek 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu dituzte. Ekainean jaso zuten sententzia. Bi hilabete hauetan gazteek eta senitartekoek bizi duten egoera bidegabea salatu du Jose Moralesek, grebalariak aske! plataformako kideak. “Zigorra mendekua da, norbaitek ordaindu behar zuen” salatu du. Halaber iragarri du espetxeratzeko agindua jasotzean, espetxera indartsu sartzeko elkartasun kanpaina jarriko dutela martxan.

Zendu berri den Inazio Agirreri buruz, ezker abertzaleko militante eta euskalzale sutsuaren inguruan hitz egin digu Antton Izagirrek, Tolosako alkate ohiak. “Inazio laguna genuen. Hortik aurrera hainbat proiektutan hartu du parte, eta martxan jartzen zuen guztietan sinesten zuen” aitortu du Izagirrek. Inaxiori egin daitekeen omenaldirik hoberena martxan jarritako proiektuak gauzatzea dela azpimarratu du Tolosako alkate ohiak.

Oihana San Vicente euskal preso politiko ohiak Fleury Merogisen plakarekin txaboloan egiten zituzten jakiak aipatu dizkigu. Platano eta txokolatearekin egindako bizkotxoa egiten zuela esan digu. Horren aitzakiapean, Frantses estatuko espetxe honetan euskaldunek dituzten bizi baldintzak kontatu ditu.

Jone Artola eta Axier Lopez izan dira eguneroko solasaldian. Bilboko Aste Nagusiaren bilakaeraz aritu dira alde batetik. Bestetik, Arrankudiagan galdeketa iragarri ondoren erabakitze eskubidea izan dute hizpide. Azkenik, Palestinaren aferaren inguruan Euskal Herritik martxan diren elkartasun keinuak izan dituzte ahotan.

Bilboko konpartsetako bozeramaleak ez du zalantzarik, “munduko hoberenak dira Bilboko jaiak”. Marijaiaren eskutik bilbotar eta bisitaren gozamenerako zoramenezko 9 egunei hasiera eman zioten larunbatean. Indartsu eta gogotsu daude konpartsak. Egunez zein gauez ekintza askotaz goza daiteke Bizkaiko hiriburuan. “Kaleak hartzeko ordua da, dantzatzeko, barre egiteko, jateko, jolasteko, elkarbanatzeko, maitatzeko… eta, azken finean, parte hartzeko, Aste Nagusiaren gakoa dena” azpimarratu du Villafañezek.

Koldo Azpillaga Azpiazu ondarrutarrak maila ezberdinetan asteburuan jokatu diren estropaden nondik norakoak kontatu dizkigu. Euskotren ligan Pasai Donibanek irabazi du Zarauzko bandera eta liga bera. San Migel ligan aldiz, atzo bizitu zen estropada estuaren ondoren, Kaiku izan zen garaile. Gainontzeko mailetako estropadak ere izan ditu hizpide, noski tartean KAE-1 ligan Ondarruko traineruarena.

Ixiar Arteaga gure ohiko kolaboratzailearekin Bilboko aste nagusiaz mintzatu gara lehenik eta behin. Uda sasoian pizten den irakur zaletasunaz, eta orohar literaturaren munduan murgiltzeak dakarren plazerra nabarmendu du Arteagak. Amaitzeko, Ferguson hiriko gaztearen heriotzaz eta ikerketa gardenaren gabeziaz ohartarazi du.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »