BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Ezetz asmatu zein den Ander Lipusek KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Gai aunitzen inguruan hitz egin dugu gaur gurean Itziar Arteaga eta Jone Artolarekin. 36 urte eta gero aurkitu du bere biloba galdua Estela de Carllotok. Bertzetik, Berako bordondantzaz ere aritu gara, oharkabean pasa da notizia, baina lehendabiziko aldiz neskak ere batu dira orain arte mutilek dantzatzen zuten dantzara. Inoiz baina jende gehiagok hartu du parte San Estebanetako dantza ekitaldi nagusian. Parekidetasuna abiapuntu, sare sozialetan atzo mundu zabalean hedatu zen argazkiaz aritu gara. Israeleko emakumeek GARNIER enpresaren kit-a jaso baitute. Barrez ikusi ditugu argazkian.

Ezetz asmatu zein den Lander Garrok KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Bi egun baino gutxiago iraun du Askapenako Brigadak Saharan, hala kontatu digu Maialen Saez de Okariz Askapeneko bigradistak. Polizia Marokoarrak kanporatu egin ditu 6 kideak, hasieratik jarraituak izan direla aitortu digu. Lehenengo aldia da Askapenako brigada bat Saharatik kanporatua izaten dela, baina egia dena da azken aldi honetan Marokoko agintaritzak ez duela kanpoko inor sartzen uzten. Bertan izan diren ordu eskasetan, baina, Saharako eragileekin harremanetan jartzeko aukera izan dute, eta ohartarazi dute saharrarek behar handia dutela gertatzen ari dena kontatzeko.

Asteartero egin ohi dugun moduan, Frantziar estatuko zein Espainiar estatuko espetxeetan euskal preso politikoek bizi duten egoera islatzen saiatu gara KARELEAN saioan, eta horretarako sukaldaritza hartu dugu bertze behin ere aitzakiatzat. Leire Lopez de Zurutuza preso ohiarekin solastu dugu gaur, bi estatuko errealitateak ongi ezagutzen ditu berak, eta egoera oso ezberdina dela aitortu digu. Fleuryko espetxean pasa ditu urte gehien, eta bertan sukaldatzeko aukera badute. Hori bai, hamaika eta bat komeri pasatzen zituzten gero kozinatutakoa elkarbanatu ahal izanteko. Bere erreza sekretua arroz bolak datilekin eta menbriloz betetako piperrak.

Hoy hemos hablado con Manuel Espinosa, miembro de la tripulación de la Flotilla de la Libertad. Lo hemos entrevistado en medio de los preparativos de la cuarta flotilla. Según Espinosa, los países de la Unión Europea tienen que tomar cartas en el asunto. Tal y como se hizo con Rusia respecto al conflicto en Ucrania, ¿ por qué no se hace lo mismo con Israel? Espinosa a añadido que hay dar fin a este genocidio que se ha alargado durante más de 60 años, y que el boikot es el camino.

Abentura eta natura gustatzen bazaizkizu Irrisarri Land da zure tokia. Igantziko parajeetan kokatuta berriki ireki da parke hau, eta izenak erraten duez bezala, irri asko eginen duzu bertaratuz gero. Bertzeak bertze, bertan aurkituko dizutu Estatu Espainoleko  tirolina luzeena, 140 metro luze den zubi tibetarra, etxeko txikientzako 1.600 metroko joko eta jarduera nabea, abentura ibilbidea, jaitsiera pistak, Dirt Park-a… Leku magiko bat eraiki dugu. Bertan jan eta lo egiteko aukera ere izango dugu gainera. Bertan lan egiten duen Joxe Mari Elorriagak aurkeztu digu Irrisarri Land.

Ondarruko Radixu irratian “Toleta Apurtu”  saioa egiten duen Koldo Azpiazu Azpillaga kolaboratzailearen eskutik asteburuan izan diren arraunketen emaitzak kontatu dizkigu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »