BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Kalegorrian saioan egunero egin ditugu tertuliak, gaurkotasunari lotutakoak batzuk eta gaian berezituak bertzeak. Gutxitan landu diren gaiak ere landu ditugu gurean, sexualitatea eta espetxea. Honen inguruan gutxi hitz egin bada ere, euskal herritar aunitzek hurbiletik bizi duten egoera bada. Behin baino gehiagotan landu du gaia Eider Olazarren Kalegorrian saioan. Izandako solasen bilana egin du erreportai honetan.

Tetatinekin piztu da polemika Gasteizen eta mugimendu femenistatik zorrotz egin dute kritika. Ohikoa da Gasteizko festetan pegatinak jartzea, baina Tetatinena haratago doa. Kartel bat kaleratu dute pegatinak magikoak direla esanez, haiei esker “urte osoan baino titi gehiago uki daitezke 5 egunetan”. Soilik kuadrila batek egin du atzera eta ez du utzi bere logoa kartel horretan jartzen emakumeen kontrako erasoa dela argudiatuz. Blusa eta Nesken koordinatzailearen adierazpenek ere ahutsa harrotu dute, aitortu baitu berak ere ukitu dituela titiak eta bueltan ez duela zaplastekorik jaso. Barkamena eskatu du gero. Horrelako eraso sexitak eta beste batzuk gerta ez daitezen Arabako Mugimendu Feministak protokoloa jarri du martxan. Haiekin izan gara solastean.

Ezetz asmatu zein den Beñat Gaztelumendik KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Otsailaren 14ean jakin zen Madrilgo Ministroen Kontseiluak  jabetza intelektualaren legea erreformatzeko intentzioa bazuela. Joan den uztailaren 22an onartu zen egitasmoa, beste behin ere Alderdi popularrak bertze inoren babesik gabe atera du erreforma aurrera.  Senatura pasako da eta udazknean martxan izanen da. Tokikomeko koordinatzaile  Joxe Rojasek eman dizkigu azalpenak.

Salaketa bat jaso du Ziburuko ikastolak, eta dudan berriro ere dela bi urte sortu zen ikastolaren egoitza. Abuztuaren 12an joan beharko dute epailearen aitzinera Seaskako ordezkariek. Salaketa udan iristea kasualitatea ez dela salatu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak, gaineratu du Ziburuko alkate Goy Polouek ez duela bere hitza bete.  Lasaitasun mezua ere zabaldu du, aterabide bat aurkituko dutela eta Ziburuko ikastolak aurrera jarraituko duela kosta ala kosta

Asteburu honetan ez dakizula zein herriko festetara joan? Aukera polita izanen duzu Beran, Gaztetxean egitarau oparoa prestatu baitu. Musika kontzertu ugari, batukada berezia, herri bazkaria…Jon Mikel Matxiarenak eman digu guztiaren berri.

Ostiraleko moduan Gaizka Izagirre izan dugu Karelean saioan. Palestinaren inguruko hainbat film proposatu zizkigun joan den astean, eta oraingoan 4 dokumental ekarri dizkigu esku artean. Promises 2001, To Shoot an Elephant, Occupation 101, eta GAZA: Lo que Israel no queria que vieramos. Ikusgai daude gehienak interneten. Bertzetik, etxera begira ere jarri gara, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren “Loreak” filmaz aritu gara, aurten, Donostiako Zinemaldian urrezko maskorraren lehian arituko dena.

Etxerateko kideek Iñigo Urkullurekin hitz egiteko aukera izan dute gaur, labur, Loiolan. Senideek aste honetan publiko egindako azken 6 hilabetako txostena eman diote Urkulluri, honek baieztatu du Mariano Raxoi Espainiako presidenteari helaraziko diola. Iñaki Usandizagarekin izan gara solastean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »