BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Izugarri garatu dira teknologia berriak. Mugikorrari begira pasatzen dugu eguna, mezua, whatsappa, twitterra, facebooka…gure bizitza erreagoa da orain? edo konplikatuagoa? Gai honen inguruan aritu gara solasean Mikel Goñi eta Maddi Ane Txoperenarekin, lehenari izugarri gustatzen zaizkio teknologia berriak, bigarrenak ez dauka smarphone-ik,   erosteko intentziorik ere ez.

Ezetz asmatu zein den Agin Laburuk KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Asteazkenean egin zuen publiko Espainiako Audientzia Nazionalak 35/02 sententzia. Fiskaltzaren tesia bere hartuta, 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu du, eta kartzela zigorra ezarri die hogei laguni.Sententzia ez da irmoa, eta helegitea jartzeko bideak badudela erran digu Jone Goirizelaia abokatuak.

Portu Agintaritzak erabaki du Pasaiako kanpo portua ez dela bideragarria. Horrelako makro obra bat ezin dela justifikatu, gaina beharriz ez dagoela adierazi du, portuko zirkulazioa asko jeitsi delako. Makro proiektu honen kontra izan da beti LAB sindikatua. Fidel Otxoarekin hitz egin dugu honen inguruan.

Gaurko tertulian atzo publiko egin zen 35/02 sententziaz aritu gara solastean Aiert Goenaga eta Maialen Etxeberria ERNAIeko bozeramailearekin. Horretaz gain, tradizioaz eta parekidetasunak ere solastu dugu Elizondoko mutil dantzen afera abiapuntutzat hartuz.

Ezetz asmatu zein den Martxelo Otamendik KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Enekoitz Etxezarretaren hitzak Palestinari “Begirik gabeko txoriak”

Asteazkenero bezala Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera izan dugu KARELEAN saioan. Edorta Jimenezek egin dizkigu zizerone lanak. San Iganzio eguna izaki, bihar egun aproposa da bizkaiko kosta ezagutzeko. Bertze aukera bat izan daiteke ere Basajaunen ibilbidea egitea, eta noski, txakolin eta arrainarekin eztarria frexkatu eta tripa betetzea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »