BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Ezetz asmatu zein den Zea Mayseko Aiorak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Karelera gonbidatu ditugu hausnarketa eta solasaldira Idoia Eraso eta Beñat Zarrabeitia.Beraiekin Ipar eta Hego Euskal Herriko Jai ereduen inguruan hitz egin dugu, baita ere Frantziar eta Espainiar Estatuek Euskal Herriarekiko mantentzen duten jarreraz.

Ezetz asmatu zein den Porrotxek KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Bidaiarien atalean, gaur Luhusoarrak munduan zehar eginiko bidaiak izan ditugu. Asko eta asko ibili da handik hona, gehienetan motoaren gainean. Beretzat “errepidez bidaiatzea bidaiatu baino, askatasun manera bat da”. Egin dituen bidaien artean, aski ezagun egin zen 80 egunetan munduari bira eman ziolako bere motoarekin. Ezagutu nahi horrelako bidaia bat nola egin? Entzun, kontu asko aipatu ditu eta!

Palestinako sarraskiaz eta Israelen interesez hitz egin du analisia Txente Rekondok, nazioarteko gaietan adituak. Gogoratu du Egiptok iragarritako su etenaren berri komunikabideen bidez jakin zuela Hamasek. Gainera erresistentzia palestinarrak su etenerako proposamena egin zuela azpimarratu du. Baina Israelen prozesu kolonolizatzailean eta eraiki nahi duen “Israel handia” erdiesteko, ofentsibarekin jarraituko duela momentuz estatu sionistak ohartarazi du Rekondok.

Iruñeako Bilduko zinegotziak salatu duenez, beste behin Baionako udalak gonbidapena luzatu zion Iruñeako udalbatza osoari harrera ofizialera joateko, baina Enrike Mayak ez zien gonbidapena eman Bilduko hautetsiei. Koalizio abertzaleko zinegotziak Baionako herriko etxearekin harremanetan jarri dira eta larunbatean han izango direla baieztatu digu Peralesek. UPNren gobernuak daraman politika baztertzailea salatu du, “zinegotziak ez ezik, herritar sektore jakin bat baztertzen duelako uneoro”

Bertsozaleen elkarteak antolatuta 17. bertso udalekuak ari dira egiten Euskal Herriko puntu ezberdinetan. Guk Oriora jo dugu, une hauetan han baitira. Arratek kontatu digunez, “bertsoa aitzakiatzat hartuta, ongi pasatzea da helburua”. Gainera, beraien bertuteak erakutsi eta bertsoa bota digute!!

Karelera gonbidatu ditugu hausnarketa eta solasaldira Ariane Kamio eta Leire Palacios. UEUk egindako Generoaren tratamendua kazetaritzan. Lanerako tresnak eta estrategia ikastaroa oinarri hartuta, horretaz hausnartu dute. Bestetik, udalekuetako begirale bat umeei euskaraz egitea eskatzeagatik kaleratua izan dela eta, gainetik bada ere, beraien iritzia eman dute.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »