BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Gaixorik espetxean dauden euskal preso politikoen egoera muturrekoa da. Horietako bat Ibon Iparragirre ondarrutarraren kasua. Gotzon Iparragirrek, Ibonen anaiak nabarmendu digunez, “martxoaren 7an espetxeratu zutenetik 9 kilo galdu ditu eta defentsak oso baxu ditu”. Mendekuaren egarria nabarmendu du Gotzonek, ” etxean preso zegoen Ibon, eta atxilotu egin zuten”. Espetxean beharrezko duen elikadura, botika zehatzak eta osagarri bitaminikoak ez dizkiote behar bezala ematen Gotzonek ohartarazi duenez. Iparra galdu baik plataformak martxan duen mobilizazio dinamikaren eta herri presioaren garrantzia nabarmendu du Gotzon Iparragirrek.

Gaur 78 urte, 1936ko uztailaren 18an, golpe militar faxista abiatu zen. Gertatutako ahaztu ez dadin, eta krimenen erantzuleak indentifikatzeko helburuarekin protestak antolatu dituzte Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak besteak beste. Martxelo Alvarez eta Josu Ibargutxi, bi elkarte hauetako kideek nabarmendu dutenez, jendartearen inplikazioa eta borroka ezinbestekoa da inpunitatearekin amaitu eta memoria historikoa garatzeko

Gaizka Izagirrek gaur bertan estreinatuko den Dawn of the Planet of the Apes filma nabarmendu du. Bestetik, True detective telesaila eta Pasadise Lost trilogia dokumentala gomendatu ditu. Jatorrizko hizkuntzan pelikulak ikusteak duen berezitasuna azpimarratu du eta horretarako azpitituluak euskaraz ikusteko azpitituluak.com bloga gomendatu du Izagirrek. Baina ez hori bakarrik, 2020an estreinatzekoa den eta 720 ordu iraungo dituen Ambiancé filma aipatu digu bitxikeri gisa. Pentsa inoiz egingo den pelikularik luzeena estreinatu eta ondoren suntsitu egin nahi dute!!

Edurne Larrañaga eta Gaizka Amondarain izan ditugu gonbidatu Karelean saioko eguneroko tertulian. Marotoren adierazpenak, Palestinarren kontrako genozidioa eta lan arloko kontratazioetan euskararen lehentasun faltaz aritu dira.

Ezetz asmatu zein den Txerra Bolinagak KARELEAN saiorako aukeratutako abestia?

Udan euskara ikasteko tartea hartzen dutenak aunitz dira. Lazkaoko Maizpide barnetegiak 90 lagun daude orain, gehienak Euskal Herrikoak. Sebastian Olhats Paristarra da, haren aitona Lazkaotarra. Sustraien bila hasi zen euskara ikasten. Jon Urdangarin da Maizpideko zuzendaria, ikasle eta irakaslearekin aritu gara solasean, barnetegi batean egunerokoa nolako den jakiteko intentzioz. Urdangarinek erran digu baietz, egia dela, barnetegian euskara ikasteaz gain ligatzeko tartea badagoela.

“Kaxilda eta Likinianoren etxean denak ziren ongi etorriak”  Kaxilda eta Likiniano anarkistei omenaldia egingo diote bihar, uztailak 18, Easo plazan. Ausardi handikoak biak, gogor egin zuten borroka faxisten kontra Donostian. Ezkertiarren artean gaizki ulertuak handiak baziren ere, Kalixdak eta Likinianok  harreman handia izan zuten ezkertiar guztiekin, baita abertzaleekin ere. Egun osoko egitaraua da biharkoa, suhiltzaleen egoitza ohian, goizeko hamarretatik aurrera erakusketa, bideo emanaldia, eta musika izanen da. Ondoren, hitzaldia Juantxo Estebaranz eta L.M Jimenez de Aberasturirekin. Iñaki Egañak Urbieta kaleko barrikadetara itzulia eginen du.

Nikaraguatik hasi eta Quebecen bukatu du bere bidaia Amaia Elixirik. 6 hilabete eman ditu bidaiatzen, tartean, Guatemala, El Salvador eta Mexiko ezagutzeko parada ere izan du. Aholkatu digu ez egitea planik bidaiatu aurretik, ez behintzat gehiegi, zoriari tartea utzi behar zaiola. Bidaiatzeko modu ezberdinak ere ezagutu ditu, brigadetan izan da, edo ta ohe eta janari trukean, Quebekeko baserri batean lanean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »