BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Lekeitiarrak idatzitako “Kristalezko begi  bat” nobela hartu dugu esku artean. 2013an Susa argitaletxeak kaleratu zuen eta garaian oso kritika onak izan zitue. Orain arte euskaldunek izan dugu nobela berritzaile hau irakurtzeko aukera, gaztelerara dela gutxi itzuli zen, hemendik gutxira ikusiko du argia bertsio katalandarrak, abian da bertsio italiarra eta gaur eman digu  notizia Miren Agur Meabek, ingelerara itzultzeko erresidentzia jaso baitute New Yorken.

Gaur arratsaldean Donostia abordatua izanen da beste urte batez. Ia 4000 lagunek eman dute izena, 350 baltsa baino gehioago ureratuko dira, eta horrek aurrelan handia eskatzen du, baina eguneko bolondresko lana ere. Gainera aurten, herri bazkarian apostu berezia egin da bertako produktuak jango dira, menu belarjalea ere egonen da gainera!(Argazkia: Estitxu Zabala/Irutxuloko Hitza)

Koldo Izagirre idazle donostiarrak “Lorea Gernika. Andrazko bat” eleberria keleratu du berriki.  Lorea Gernika da liburuko protagonista, Izagirrek emakumearen topikotasunetatik at eraiki nahi izan duen pertsonaia. Umorea eta malenkolia nagusitu dituen lanaz mintzatu gara donostiarrarekin.

Martes al Sol ekimenak 3 urte bete ditu, hilabeteko lehen asteartetan mobilizatu dira nafarren eskubide sozialak aldarrikatzeko. Urteurrena dela eta Israel Gonzalez elkarrizketatu dugu gaitu. Aitortu du nafarroan aldatu dela giroa, baina hala ere lanean jarraituko dutela aldaketa sakon eta radikala bultzatzea”

Gaur ere asko ikasi dugu Basklinkeko Leire Arrizabalarekin. Gaur, Azkaineko 1910 Lartigue euskal oihalen lantegi eta denda ezagutu dut. Euskal oihalak Euskal HErriko eta bereiziki Iparraldeko, ikurretako bat direla esan daiteke.  XVI mendetik gaur egunera arteko historia dute.

Bihar manifestazioa egingo da Donostian, Herriko Tabernen auzia salatzeko. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bere egin du aurretik EAN hartutako erabakia, et 107 taberna konfiskatzea ebatzi du. Exekuzioa nola egingo den ordea inork ez daki. Donostiako Herria tabernako Elena eta Joxe Angelekin hitz egin dugu gaur. .

Gaizka Izagirrek hainbat proposamen egin dizkigu gaur, munduko hainbat txokotan grabatutako Sense8 telesaila, gaur bertan estreinatuko diren Mision Imposible eta Bernie filmak. Bestetik, tarte berri bat jarri dugu martxan zine atalean, soinu bandek ere izango dute lekua ostiraletako tarte honetan, sunshine filmaren BSOa ezagutu dugu gaur, eta bukatzeko esalmolde freakia.

Donostiako Piratek dena prest daukate, gaur pretxupinazioa eta bihar txupinazioa. Gainera aurten, Aste Nagusia indartsu dator, 100 ekitaldi baino gehiago egingo dira, pentsa! Liburuxkak kaleratu dituzte egitarau osoarekin, egitarau orokorraz gain, kofradia bakoitzak egin baitu bakoitza. Berrikuntza guztiak errespasatu ditugu Alex Ibañez pirata.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »