BILAKETAK

Udako Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Otsailaren 14ean jakin zen Madrilgo Ministroen Kontseiluak  jabetza intelektualaren legea erreformatzeko intentzioa bazuela. Joan den uztailaren 22an onartu zen egitasmoa, beste behin ere Alderdi popularrak bertze inoren babesik gabe atera du erreforma aurrera.  Senatura pasako da eta udazknean martxan izanen da. Tokikomeko koordinatzaile  Joxe Rojasek eman dizkigu azalpenak.

Salaketa bat jaso du Ziburuko ikastolak, eta dudan berriro ere dela bi urte sortu zen ikastolaren egoitza. Abuztuaren 12an joan beharko dute epailearen aitzinera Seaskako ordezkariek. Salaketa udan iristea kasualitatea ez dela salatu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak, gaineratu du Ziburuko alkate Goy Polouek ez duela bere hitza bete.  Lasaitasun mezua ere zabaldu du, aterabide bat aurkituko dutela eta Ziburuko ikastolak aurrera jarraituko duela kosta ala kosta

Asteburu honetan ez dakizula zein herriko festetara joan? Aukera polita izanen duzu Beran, Gaztetxean egitarau oparoa prestatu baitu. Musika kontzertu ugari, batukada berezia, herri bazkaria…Jon Mikel Matxiarenak eman digu guztiaren berri.

Etxerateko kideek Iñigo Urkullurekin hitz egiteko aukera izan dute gaur, labur, Loiolan. Senideek aste honetan publiko egindako azken 6 hilabetako txostena eman diote Urkulluri, honek baieztatu du Mariano Raxoi Espainiako presidenteari helaraziko diola. Iñaki Usandizagarekin izan gara solastean.

Asteazkenean egin zuen publiko Espainiako Audientzia Nazionalak 35/02 sententzia. Fiskaltzaren tesia bere hartuta, 103 herriko taberna konfiskatzeko agindu du, eta kartzela zigorra ezarri die hogei laguni.Sententzia ez da irmoa, eta helegitea jartzeko bideak badudela erran digu Jone Goirizelaia abokatuak.

Portu Agintaritzak erabaki du Pasaiako kanpo portua ez dela bideragarria. Horrelako makro obra bat ezin dela justifikatu, gaina beharriz ez dagoela adierazi du, portuko zirkulazioa asko jeitsi delako. Makro proiektu honen kontra izan da beti LAB sindikatua. Fidel Otxoarekin hitz egin dugu honen inguruan.

Egun hauetan Baigorrin, nazioarteko hainbat aditu eta ikasle bilduak daude Justizia Trantsizionalari buruzko mintegi batean. Eneritz Zabaleta Baionako Unibertsitatean iraskale dena, bertan izan da. Berak azaldu dizkigu mintegiaren xehetasunak eta baita Justizia Trantsionalari buruzko azalpenak eman. Azken urte hauetan gatazka bizi duten herrialdeetan sarri aipatu da justizia trantsizionala, konponbide metodo moduan. 4 dira oinarriak: egia, aitortza, zigorra eta gertatutakoa berriro ez gertatzea.

“Euskara queer da” horrela laburbidu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek Amelia Barquin genero gaietan aditua denaren UEUko hitzartzea. UEUk antolatutako “Generoaren tratamendua kazetaritzan. Lanerako tresnak eta estrategiak” ikastaroan hartu zuen parte Barquinek uztaila erdialdean.  “Gazteleraz edo frantsesez ez bezala, ez dago genero markarik. Testu oso bat irakur daiteke protagonistaren generoa zein den jakin gabe”  hori du berezitasun gure hizkuntzak dio Barquinek.  Euskarak ez dauka generorik.  Hizkuntza bat ez da sexita, erabilerak bihurtzen du sexista edota arrazista.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »