BILAKETAK

Burdinola

RSS-Podcast

aa

Inaxio Esnaolak ordu beteko metal saioa eskainiko du: Annihilator, Turisas, Equilibrium, Evile, Childrain, Drakken, Taupada,…taldeen kantak eskainiz.

Burdinola heavy metal irratsaioaren denboraldi berria hasi du Iñaxio Esnaolak. Eta denboraldia esklusiba batekin hastea baino formula hoberik ba ote da? “Bizirik Gaude” aldarrikatuko du Su Ta Gar diskoak lan berrian, eta baita guk ere. Horregatik, Eibarkoen lan berriko aurrerapen abestia esklusiban eskaini du Burdinola irratsaioan. Euskarazko heavy metalaren aitzindariak indartsu segitzen dute. Indar hori ere baliatu nahi du Burdinola saioaren apustu berrian. Duela hamahiru urte hasi ginenean bezala, astero ordubeteko metalmainxtreem bilduma osatu eta eskaini du. Lehenengoa, ez da makala izango: CARCASS, DEADLOCK, DEMONICAL, HUNTRESS, DEVIL BRIDGE, SU TA GAR (esklusiba), VHÄLDEMAR, FEAR CROWD, … Bueltan gara!

Ziklo bati amaiera emango dio Burdinolako azken saio honek, irailean beste era batera itzuliko garelako. Xehetasunak aurrerago emango ditugu. Bitartean, azken metal bildumaz gozatzeko aukera luzatzen dizuegu: AMON AMARTH, ORPHANED LAND, GAMA BOMB, THE OCEAN, DARK MOOR, HIVERLAND, EL RENO RENARDO, A.D, A HUMAN DISASTER, … 90 minutu inguruko azken mainxtreem beroa!

Internetek dena eskura jartzen duela ikusita, irratsaioek zein funtzio bete behar duten definitzea interesgarria da. Musika saioek, normalean, iragazki lana betetzen dute hautaketa bat eginez. Egituraketa bera garrantzitsua da, eta noski, entretenigarri egitea ere. Formula perfekturik ez dagoen arren, Burdinola saioa metal zaleei begira osatzen dugu baina bestelako entzuleak ahaztu gabe. Metal dibulgazioa da gurea: WHITE WIZZARD, DARK TRANQUILLITY, DARKTHRONE, SERENITY, UDO, TIGHT LEASH, KHOUS, DAWNMASTER, EL PORTAL DE JADE, …

Eguraldiaren araberakoa da jendartearen umorea. Zeruari begira egotea errazagoa da poltsikoan falta diren txanponak zenbatzea baino. Metal musika estimatzeko eguraldia ona zein txarra izan daiteke. Eguneroko albiste beltzak baino samurragoa da heavy doinuen danbatekoa. Jendartearen amorrua garatzeko lagungarria ere izan daiteke. Ez da broma. Beraz, heavy metal kazkabarraren alde egin dugu, beste behin ere: AMORPHIS, SHADE EMPIRE, CRISIX, GHOST, AVANTASIA, UNBREATH, RISE TO FALL, DIABULUS IN MUSICA, DECEIVER, …

Ez dugu sekula pentsatu metal musikaz osaturiko irrati formula bat nolakoa izango litzatekeen. Talde ezagun eta ustez komertzialen nobedadeak baino ez lituzkete eskainiko, eta esatarien esaldi prefabrikatuekin aurkeztuko lituzkete. Agian hori da Burdinola heavy metal irratsaioan egiten duguna, eta oraindik ez gara jabetu. Komertzialak garenaren zalantza piztuko zaigu, horrelako batean. Baino ez, metal musika euskaraz bizi eta transmititzeko ahalegina da gurea, dibulgazioarekin harremana duena. Tira, hitz gutxiago eta nobedade bilduma eder bat aukeran Burdinola saioan: PERSEFONE, FINNTROLL, PRETTY MAIDS, AMARANTHE, KUDAI, NAKED REDEMPTION, BLOODY BROTHERHOOD, INNER DESTINY, …

Zaharrak berri dira, edo gutxienez sasoiko da. Metal unibertsoan lekua egin nahi duten taldeek horma asko eraitsi behar dituzte, eta horietako bat talde beteranoena da. Egindako ibilbidea da eskarmentua, eta maila mantenduz gero hasiberriek baino arreta gehiago lortzen dute. Ordea, talde berri eta interesgarriek tartea dute gurean, urteetan zaildutakoek bezalaxe: STRATOVARIUS, OMNIUM GATHERUM, SOILWORK, HATRIOT, SOMAS CURE, BLACKBELTZ, AIRLESS, MANDRAGORA NEGRA, HELLDAMM, … 90 minutuko mainxtreem dosi aparta Burdinola saioan!

Udaberriko loreak pixkanaka ateratzen hasi dira, eta jakina da arantzak dituztela. Negu gogorraren ostekoak itxura paregabea du, eta zinez interesgarriak dira atera diren eta ateratzear diren nobedadeak. Horiek bilduma orekatua egitea da gure erronka Burdinola saioan, eta baliteke oraingoan ere asmatu izana: HELLOWEEN, ALPHA TIGER, DREAMSHADE, NEWSTED, PERIPHERY, NAKKIGA, KUDAI, CAN OF WORMS, HELLDAMM, GAS, …

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »