BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

80-90.hamarkadetara salto egin du Ekaitz Etxezarretak Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Lager 33 sopelarren “Violencia, futbol y cerveza”, Frontpilsen bartzelonarren “Aquest es el nostre moment”, Iskanbila arrasatearren “Hay que machacar”, Cockney Rejects ingelesen “Bad Man/New Song”…diskoak entzun dira. Horrez gain beti bezala, agenda, berriak eta leihaketa.

Euskal Herriko hainbait punk-oi! taldeetako diska berriak entzun dira, Kaleko Mobida irratsaioan. Aurreko asteko kontzertuetako kronikak egiteaz gain, Herri Guda talde goierritarraren “Atzera egin gabe”, BC BOMBS talde bilbotarraren “Lets go bombs” eta Esteka talde bizkaitarraren “Zarata ala hil” diskoak entzun dira. Bukaeran lehiaketa eta agenda.

Kaleko Mobida Fest II-aren kronika egin da Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan, Hodei (TLS) eta Nakenek (Reggae Fever) lagunduta. Horrez gain, Kaleko Urdangak, Brutal Calling eta The Last Strenght taldeen aurrerapen-abesti berriak entzun dira. Ondoren leihaketa, berriak eta agenda. Oi!

Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, astebukaerako kontzertuetako kronikak egin dira. Ondoren The Daltonz taldearen “suedehead rock” eta The Headliners-en “Too young to fall in love” disko berriak entzun dira. Eta bukatzeko BC BOMBS taldearen disko berriko aurrerapen abestiak. Hori guztia agenda, lehiaketa eta berriez lagunduta.

Euskal nobedade eta aurrerapenak aurkeztu dira Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Irratsaioa hasteko lehenengo Holidays in Basque Country festibalaren kronika motz bat egin da eta Awaking the North taldearen “Here to Stay” disko berria entzungo da. Ondoren Odio, Kaleko Urdangak, Sekuestro Express eta The Last Strenght…taldeen disko aurrerapenak entzun dira. Bukatzeko leihaketa eta agenda.

Europa Ekialde eta erdialdeko The Bayonets, The Protest, The Whalers, Oi! melz… eta Estatu Batuetako The Patriot, Stare & Stripes… taldeen musika entzun da Ekaitz Etxezarretak zuzendutako Kaleko Mobida punk oi musika saioan.. Horrelako taldeetan espezializatutako Jokin kolaboratzaile ez-erregularra etorri da bixitan. Hau dena agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

Ekaitz Etxezarretak Cold Revenge talde bergararraren bixita jaso du Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Josue eta Mugu (gitarrak) eta Riki (ahotsa) etorriko zaizkigu taldearen historia, anekdotak… eta orain dela bi aste kaleratutako beraien “de lo malo lo peor” diskoa aurkezteko asmotan, katxondeoa izan da errege. Horrez gain beti bezala, berriak, agenda eta leihaketa!

80. hamarkadako Madrilera bideratu gaitu Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioak, Los Nikis, La Uvi, Paralisis Permanente, La broma de ssatan, Tdk, Panaderia bolleria nuestra señora del carmen, Toreros after ole, Comando 9mm…bezalako taldeen musika entzun da. Beti bezala, agenda eta leihaketarekin lagunduta noski.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »