BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan azken astebukaerako kontzertuen kronikak egiteaz gain, euskal eszenako nobedadeak aipatu dira, Eskoria-tza taldearen bilduma, Awaking the North, No Hope, Aggressive combat…taldeen abesti aurrerapenak entzun dira. Horrez gain beti bezala, agenda eta leihaketa!

Ekaitz Etxezarretare Kaleko Mobida saioan Disorders talde zaldibartarra izan da. Mendi (baxua) eta Iñigok (ahotsa) taldearen 10 urteetako ibilbidea eta astebukaera honetako agurraren (Larunbat honetan Urriak 1 Zaldibarko gaztetxean) inguruan hitz egin dute. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriak ere izango dira. Long Live Disorders!

Ekaitz Etxezarretaren saioan Europako Oi! musikari begiratu da. “Oi! algo esta pasando” bilduma argentinarra entzun ondoren, Ibarrako gaztetxeko (Non Servium + Cold Revenge) kronika egin da  Josue kolaboratzaile bereziarekin. Ondoren, Baztaneko Ufestuek taldearen “faxismoaren harra” diskoa entzun da. Ondoren Up yours, The Cliches, Bombardiers, The New Chords, Templars, On the Job…talde europarren azkeneko nobedadeak entzun dira. Horrez gain, agenda eta leihaketa ere izan dira.

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, Urolaldeko UROLA TERROR taldea etorri da bixita egitera eta beraien lehenengo maketa aurkeztera. Eneko, Isma eta Luixek entzuleen nahi guztiak bete dituzte. Horrez gain agenda, leihaketa…eta katxondeoa izan da.

Kaleko Mobida bueltan da berriro ere Info7 irratiko uhinetan Euskal Herriko punkoi!-aren onena eskaintzeko asmotan.Denboraldi berria ondo hasteko, Pepino eta Eneko Street Alarm etorri dira, Ohiko hirukoteaz aparte, Mujika Taldearen 30. urteurrena ospatzeko helburuarekin atera den punkoi! bilduma aurkezteko. Horretaz gain Cold Revenge taldearen lehen laneko aurrerapen abestiak entzun dira. Agenda eta leihaketa ere izan dira beti bezala. Oi! musika eta katxondeoa!

Kaleko Mobida punkoi! irratsaioaren denboraldiko azken saioa entzun ahal izan da. Ohiko kolaboratzaileez gain, Jon Santua etorri da solasera. Aurreko asteburuko kontzertuen kronika egin da, Kaleko Mobida irratsaioa eta Euskal herriko Punkoi!-aren eszenaren balorazioak…egin dira, hau guztia musika onaz eta katxondeoz beteta. Irailerarte entzule!

Euskal Herriko eta Kataluniako Punkoi! aintzindariari buruzko irratsaioa jorratu da Kaleko Mobida irratsaioan. Tartean Arrasateko Vioch-R, Doble Zero, Cirrosis eta Puñetazo taldeak, Santurtziko V Asamblea, Kataluniako Pisando Fuerte eta Decibelios, eta Azkenik Kanariar Uharteetako Conemrad taldea entzun dira. Horretaz gain, Bottlejob Londoneko taldearen “Take it on the chin” lan berria entzun da. Beti bezala izango dituzue, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien tartea ere. Oi! musika eta katxondeoa!

Ekaitz Etxezarretarek bere entzule fidelentzat beste irratsaio eder bat prestatu du. Uztailak 2an Azpeitian ospatutako Fantzine egunean eskuratutako fanzine mordoaren iruzkinak egin dira (Izu Giroa, KGB, Breaking Rules, Glory Days, Pogo, Riot Chiken, Soit Fier, Riot Kids…) Artaza Combat talde galdakaoarraren “Rock & Roll taupadak” izeneko diskoa entzunez. Bestetik, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien sekzioak izan dira. Oi! musika eta katxondeoa!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »