BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan Kalekumeak taldearen “Kalekumeak : Los Opressed de la bella easo” liburua, KD eta DVD-a aurkeztu dira. Uztailak 2an, Azpeitian ospatutako den fanzine egunaren kronika egin da, bertako kontzertuak… beti bezela leihaketa eta agenda izan da.

Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, nazioarteko musika entzun da batez ere. Hoehnie Records-eko jauna izan da estudioetan, eta bere zigiluko nobedadeak entzun dira. Horretaz aparte, Aitor Apurtu etorriko da eta Bidasoa Attack 2. festibaleko kronika bat egin dugu. Agenda, lehiaketa, inkesta…eta Oi! and fun!

Ekaitz Etxezarretak 70.hamarkadako Punk-Oi!aren jatorrietara jo du eta glam eta pub rock musikari egin dio tartea, hauek punkoi!aren oinarrietan zelako loturak izan zituzten jakiteko asmotan. Hustler, Cock Sparrer, The Rivals, Slade, Gumbo…taldeen musika entzun da. Horretarako Asier Breaking Rules kolaboratzailea izango du estudioan. Betiko leihaketa, agenda eta inkestaz gain, Artaza Combat talde Galdakaoarraren Rock Roll taupadak izeneko diskoa aurkeztu da. Oi!

Gaurko Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, Bergara eta inguruko Punk taldeen inguruan aritu dira, No Hay Soluzion, Desprezio, Rombos Negros eta Klabo Oxidado taldeen musika entzungai dira. Hau hobeto azaltzeko gure Biru kolaboratzailea izan dugu, gai honetan aditua. Beti bezala agenda, lehiaketa eta inkesta ere aipatu dira. Oi!

Ekaitz Etxezarretak Kaleko Mobida saioan Petruska Records-eko kapoa den Aitor Apurturen bisita jaso du. Bidasoa attack 2.a eta Apurtu taldearen 1989-2009 bilduma bikoitza (55 abesti) aurkeztu dira. Beti bezala agenda, inkesta eta lehiaketa bikain bat aipatu dira. Aste honetan Punk musika eta katxondeoa.

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobidan saioan Atzera begira eta berriak atala entzun ahal izan da. Alta Tension (Balentzia), Utopia eta 8 bolas (Txile) taldeen musika entzun dira 90. hamarkadara begiratuz, gero Ex – pañolak taldearen “Gazte Iraultzaileak” lehen lana eta Ordiziko gaztetxeko 25.urteurreneko bilduman The Last Strenght, Dune Buggy, Burusoil, Herri Guda…taldeak entzun dira aktualitatera joaz. Horretaz gain inkesta, leihaketa eta agenda aipatu dira.

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, ACHTUNG!! taldearen bisita jaso da, beraien “Tumbando aguja” lehen lana aurkeztu da. Taldeko abeslaria “Pepino” eta bateria gizona “Bolbo” izango dira. Biru ere beti bezala hortxe egongo delarik. Horrez gain, leihaketa, agenda eta inkesta aipatu dira.

Strikers talde debarraren bisita jaso dute Kaleko Mobida irratsaioan. Beraien “Gure izaera” lehen lana kaleratu dutenaren aitzakia hartuz, elkarrizketatuak izan dira txapa irratiko estudioetan. Honez gain Pepino jaunarekin hitz egin da, Achtung taldearen inguruko berriei buruz informa gaitzan. Horrez gain betiko agenda, inkesta eta leihaketa aipatu dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »