BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezaharretaren Kaleko Mobida saioan Korrokoia jaunaren bisita izan da. Trastorno Mental, La Eskoria Abunda, Neallta Fola, Never Surrender, Orreaga 778, Kañeria 13…taldeen zuzeneko argitaratu gabeko abestiak entzun dira. Horretaz gain, Strikers, Herri Guda eta Gazte Iraultza taldeen abesti ineditoak entzun dira, lehen biak lehen lana ateratzear dute eta azkenak Mujika taldearen punkoi!-ska bilduman parte hartu du. Agenda luzea, lehiaketa eta inkesta ere aipatu dira beti bezala.

Otsailaren 26an, Elgoibarko gaztetxean ospatutako Holidays In Bardulia VIII (NPJ, IN YOUR FACE, COLD REVENGE, HELL BEER BOYS, CC627,DOUBLING BOYS,THE LAST STRENGHT, NEALLTA FOLA eta NEVER SURRENDER) jaialdiaren kronika egin da. Bertan jo duten taldeen musika entzun da ( abesti asko ineditoak). Beti bezela leihaketa, inkesta, agenda eta berriak aipatu dira. Horrez gain, asteko abestiaren sekzioa estreinatu da. Gaurkoan Biru eta Ekaitzbond izango dira.

Holidays in Bardulia, gipuzkoako punkoi! taldeen jaialdiaren inguruan jardun dira Kaleko Mobida irratsaioan. Aste honetan (Otsailak 26, Elgoibarko gaztetxea: NPJ, CC627, COLD REVENGE, THE LAST STRENGHT, IN YOUR FACE, DOUBLING BOYS, HELL BEER BOYS, NEVER SURRENDER, NEALLTA FOLA) ospatuko den Zortzigarren edizio honetaz hitz egiteaz gain, aurreko edizioetako anekdota, pasadizo eta kuriositateak aztertu dituzte. Betiko lehiaketa, inkesta eta agendaren sekzioak aipatu dira, berri batzuez lagunduta. Apunta, Porron y kuenta nueba, Against the rapist, street alarm, doubling boys, Korrosion Zerebral…taldeen musika entzun da. Biru, Josue, Ekaitzbond, Atxi, Dura, Blasko eta Pepino izan dira gonbidatuak. Bizitza luzea Holidays in Barduliari!!

Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, punkoi! nafarrean zentratu dira, eta Sindrome Oi!, Akto Reflejo, Siete Balas, Iraultza, Saskarrak eta Aztarna taldeak entzun dira. Horrez gain, lehiaketa, agenda eta inkesta ere aipatu dira, Sorpresatxo handi eta harrigarri bat ere izan da. Gaurkoan Josue, Oier, Biru eta Ekaitzbond izan dira irratsaioan.

Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan Gipuzkoako punkoi! talde zaharren inguruan jardun dira, Kalekumeak, Hell Beer Boys, Brigada Criminal, Des-kontrol eta Ostiada Oi! taldeak entzungo dira. Horrez gain, Aztarna taldearen “New Generation” diskoa entzun da, betiko agenda, lehiaketa eta inkestaz lagunduta. Gaurkoan, Sander, Biru eta Ekaitzbond izan dira.

Kaleko Mobidako irratsaioan, Erasoka taldearen “Itzalpetik” diskoa entzun da lehenengoz, “Izu Giroa” punk eta hardcore euskarazko fanzinearen 18.zenbakia aipatu da, Urtarrilak 28ko Leioako herriko tabernako eta Urtarrilak 29ko Bergarako gaztetxeko kontzertuen kronika egin da. Irratsaioko gai garrantzitsua “Amerika Latinako Punkoi!-a” izan da, Tango 14 (Argentina), Ultimatum (Kolonbia), Utopia (Txile) eta Los Monjo (Mexiko) taldeak entzun dira. Horrez gain, agenda, inkesta eta lehiaketaren sekzioak ere landu dira. Biru eta Ekaitzbond izan dira.

90. hamarkadako Oi! Britainiarra aztertu da Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan. Blank Generation, Another Mans Poison, Pressure 28 eta Boisterous taldeen musika entzun da bertan. Horrez gain Aztarna eta Cold Revenge taldeen lan luzeen aurrerapen abestiak entzun dira. Bukaeran, leihaketa, inkesta eta agendaren sekzioak ere aipatuko dira. Gaurkoan, Asier Breaking, Biru eta Ekaitzbond hirukotea izan dira saioan.

CC627 Oñati/Arrasateko taldeko Txebi (baxua) eta Iñaki (bateria) elkarrizketatu dira Kaleko Mobida irratsaioan. Beraien maketa berriaren inguruan hitz egin da eta berau entzun da. Horrez gain, lehiaketa, inkesta eta agenda ere aipatu dira. Herri guda taldearen disko berriko aurrerapen abesti bat ere entzungo da, “atzera egin gabe” izenekoa. Kolaboratzaile gisa Biru ta Asier Breaking Rules izan dira.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »