BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan bi atal izan dira:  batetik talde berriak ezagutu dira: Saskarrak (Txantrea) eta Zanpatu (Irun), eta bestetik apirileko agendako errepasoa egin da, Euskal Herrian joko duten bertako eta atzerriko taldeak entzunez

Aurreko astean Arrasaten bertan egindako Never Surrender-i egindako elkarrizketa izan da Kaleko Mobida saioan. Elkarrizketa egiten Ekaitz eta Izu Giroa fanzineko kazetari bat izan dira. Ezingo da osoa entzun, denboragatik, baina bertan esandako gai interesgarri asko bai izan dira.

Azkenaldian argitaratutako disko batzuei egin die lekua Kaleko Mobida saioak: Never Surrender-en “11 istorio, broncka eta gau ero”, Jonny Gerriwelt-en “Living with class”, Last Rebels-en “Amaiera gabeko bideak”, Txarrantxa 2005-09 bilduma, Birracel-en “Fermentados en vicio” eta Debako taldeen “Debarock” bilduma entzun dira.

Kaleko Mobida saioan bi disko izan dira protagonistak Never Surrender taldearen “11 istorio, broncka eta gau ero” eta Debako taldeen “Debarock” bilduma. Horrez gain albisteak, agenda eta Strikers, Secuestro express, Txabola’s crew eta Skarmento taldeen kantuak entzun dira.

Ekaitz eta Jon asteburuko ajendan oinarritutako saioa egin dute eta talde hauen musika entzun da: Peter & The Test Babies, The Magnetophones, The Dispositives ,Never Surrender , Residuos Sistemáticos , Bitz.

Kaleko mobidan Holidays in Bardulia 2010 komentatu du Jon Ijurkok. Zumaian izandakoa aipatu eta bertan eskuratutako diskoekin egin du saioa. Hasieran Birracelen disko berria jarri du: Fermentados en Vicio eta saioaren bigarren zatian Txarrantxa 2005-2009 bildumari egin dio tartea. Gaurko taldeen zerrenda: Birracel, Doubling Boys, Erasoka, El Trono De Judas, Arkada, Ostiada Oi!, Sospechosos, Sexplotion, Apurtu, Deficiencia Mental, Trastorno, Fight to Life

Holidays in Bardulia 2010ari buruz aritu dira punk eta oi musikaren saioan. Kontzertuaren historia errepasatu da urtez urte eta aurten Zumaian joko duten taldeak entzun dira :Birracel, Material Rechazado, Orreaga 778, Doubling Boys, La Eskoria Abunda, Aggressive Combat, Hell Beer Boys.

Nobedadeak izan dira Kaleko Mobidan saioan. Batetik, kaleratu berri diren disko batzuk: BC Bombs eta Concepción Glory Boys eta baita ere, Hardflip taldearen lan berriko hiru abesti, aurrerapen gisa izan dira entzugai. Bestetik, bi fanzine berri izan dira: Izu Giroaren 16. zenbakia eta Glory Daysen estreinako zenbakia. Entzun diren taldeen izenak: Concepción Glory Boys, BC Bombs, Hardflip, Ez!!, Carniceros del Norte…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »