BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan Iñigito eta Dani 088 izan dira. Hernaniko Molotoff irratiak hainbat urteetan 088 izeneko punk-rock saioa aurrera eraman zutenak. Iñigitok ekarritako singleak izan dira entzungai, eta Danik ere bere iritzia gaineratu du. Saio hasieran BC Bombs bizkaitarren lehen lana entzun da: “09 Old School”. Hauez gain Blitz, 4 Skins, The Bite, The Teenbeats
Concepción Glory Boys entzuten ahal izan dira,

Kaleko Mobidan EHko doinuak alde batera utziko dituzte hurrengo saioetan eta atzerriko musika ezagutzera joko dute. Horretarako gonbidatuak izan dira: Ritxar edo Homerskin69 izan da, bere espezialitatea musika jamaikarra bada ere, gaur egungo Oi! musika alemaniarra ekarri du: Towerblocks, Bad Co. Project, Urban Rejects, Krawallbruder, Mummy’s Darlings edo Combat 77.

Jonny Gerriwelt ondarrutarrei buruz hitz egin da Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan. “Living with class” disko berria atera dute, Teletexto rekordsen eskutik, eta abenduaren 19an azken kontzertua emango dutela. Disko osoa entzun da eta horrez gain, Des-kontrolen azkena (Aurrera Begira), Ez! Eta Klabo Oxidado entzun dira.

Jon Ijurkoren saioan Post Mortem taldeko Mikel izan da. Talde galizarrak eta Von Danikens kataluniarrek split disko bat atera dute berriki, eta horri buruz aritu da. Horrez gain Novedades Carminha taldearen “Te vas con cualquiera” lan berria ere entzungo da. Afonia saioko Aratz izan da elkarrizketatzen Johnnie Pel-ekin batera.

Jello Biafrari hitz egin da Kaleko Mobida saioan. Bere talde berriarekin, Guantanamo School of Medicine, izango da Bilbon abenduaren 7an eta horren harira monografiko bat prestatu da bere bizitza eta ibilbide musikala aipatuko da. Saioaren aurreneko zatian, Jello Biafra & GSM-en abestiak entzungo dra eta bigarrengoan Pepinok ekarritako Dead Kennedysen diskoak.

Fimosis talde azkoitiarra izan da Kaleko Mobidako estudioan eta, honekin batera, herri hortako punk eta Oi! mugimendua aztertu da beste talde batzuk entzunaz (Testículos de Jehová, Aldexok, Deficiencia Mental…). Jon eta Ekaitz elkarrizketa egiten eta Nestor eta Alberto gonbidatu gisa izan dira.

Jon Ijurkoren saioan The Kids talde belgikarra izan da protagonista, 33 urteko ibilbidea eta gero, aurrenekoz joko duelako Euskal Herrian. Saioaren erdian beraien musika entzun da, eta bigarrengoan asteburuan ikusgai izango diren beste talde batzuena ere bai (Golpe de Estado, Material Rechazado, Ladys Ramone, Ostiada Oi!…).

Kaleko Mobidan bi talde izan dira protagonistak: Jonny Gerriwelt (Ondarru) eta Last Rebels (Arrasate). Aurrenekoek Azpeitiko Txarrantxa tabernan jo zuten duela pare bat asteburu eta bertan grabatutako zuzeneko bideoak jarri dira. Arrasatekoek disko berria dute eta honen aurrerapen bat izan da saioan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »