BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Kaleko Mobidan bi talde izan dira protagonistak: Bermeoko Crisis eta Iruñeako Siete Balas. Aurrenekoek “Sudor, salitre y mucha roña” diskoa atera dute eta bigarrenek ere disko berria daukate, biak entzun dira saioan. Horrez gain, albisteak, agenda eta blogaren egoera, zozketa eta guzti.

Kaleko Mobida saioan Orreaga 778 taldearekin elkarrizketa egin da. “Aurrera!” diskoa atera berri dutela eta Añorga-Hernaniko laukotearekin solasaldia izan da, aurrenekoz Kaleko Mobidan. Horretarako Euskal Herriko punk-oi! mugimenduko kazetari aktiboenetako bat gonbidatu da, Zarata fanzineko Igor.

Kaleko Mobida saioan Urriaren 10ean Debako gaztetxean grabatutako bideoak jarri dira. Bertan Strikers, Doubling Boys, Friday´s Crew eta Orreaga 778 izan ziren. Astindu Oi! irundarren lehenengo lana izango denaren aurrerapen bat ere izan da. Albiste tartea ere bai.

Apurtu taldeko Aitorrekin elkarrizketa egin dugu Kaleko Mobidan. Berarekin taldearen disko berria, Europako bira eta Bidasoa Attak bilduma aipatu ditugu, abesti batzuk entzunez. Ohi bezala, asteburuko agenda duzu!

Kaleko Mobidaren denboraldiko bigarren saioa izan da. Argentinako punk-oi! Panorama errepasatu da, Ekaitz urtebetez han izan dela aprobetxatuta. Talde zaharrak (Comando Suicida, Doble Fuerza…) eta berriagoak (Qué risa!, Tango 14…) entzungoira saio honetan eta baita ere han egindako elkarrizketa batzuen korteak (Unión y difusión…). Bloga ere estreinatu da aste honetan (kalekomobida.blogspot.com)

Orreaga 778 taldearen “Aurrera!” disko berriaz hitz egin da. Irailaren 12an Azpeitiko gaztetxean aurkezpena egin zuten eta horrek hartu du denbora gehien gaurko saioan. Horrez gain, Oñati 2zirik, Apurtu, Izu Giroa, Zarata… Ekaitzbond bueltan daukagu Argentinatik eta aurten saioko gidaria izan da. Ongi etorri pibe!!!!

Kaleko Mobida denboraldiko azken saioa izan da. Denboraldiko laburpen modukoa izan da saioa eta egindako 36etan bildutako adierazpen eta abesti esanguratsuenak jaso dira. Besteak beste: Ostiada Oi!, Vómito, Friday’s Crew, Juanma Lasarte, Manu Pogo erasoa, Sospechosos, Zarata fanzinea, Plan B, Mod Time, Zona A-Aitor Apurtu, Afonia, Odolkids, Enboskada…

Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan Bidasoa Attak bilduma entzun da eta Irunen egindako Riot Chicken fanzinea aipatu da baita ere. Bilduman 14 talde ateratzen dira eta denak entzuteko aukera izan da denboraldiko azken aurreko saio honetan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »