BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Kaleko Mobida punk eta oi musikaren gai nagusia Asta Kask izan da, Andoainen eta Bilbon joko duen talde suediarra. Beraien historia errepasatu dugu eta bi diskoetako abestiak entzun ditugu. Horrekin batera Bardulia’s Sounds, Vomito, Malos Tiempos eta Disorders izango dira albisteetako protagonistak.

Kaleko Mobida saioaren gai nagusia joan den asteburuko Txarrantxa Rock jaialdiaren hirugarren urtemuga izan da (HBB, Never Surrender, Enboskada, The Last Strength). Ondoren Hell Beer Boys-en disko berria aipatu da, “No penseis por mi” izenekoa eta kantu batzuk entzun dira . Ondoren, eta agendaren barruan, arrazakeriaren aurkako Alonsotegiko akanpada eta Ondarroako kontzertua (Halbstarke, Jonny Gerriwelt, Ultima Sacudida eta Overdose TV) aipatu dira.

Kaleko Mobida punk eta oi musika saioan Doubling Boys taldeari apirilaren 25ean Durangon jotako kontzertuan egindako elkarrizketa izan da. Azken hamar hilabetetan jotako lehen kontzertua zen eta formazio berriarekin aurrena (gaurkoan fijo elkarrizketa entzungo da). Horrekin batera kontzertu horrek eman zuena aipatu da.Datozen kontzertuak ere aipatu dira eta egun hauetan izandakoak ere bai. ATPC fanzineari (Bermeo) tokia egin da. Material Rechazadoren zuzenekoa entzun da, eta musika berri gehiago: Paso de ti, Las putass del mistol, Kruders… Saio bukaeran agenda, beti bezala.

Doubling Boys taldeari apirilaren 25ean Durangon jotako kontzertuan egindako elkarrizketa izan da aste honetan Kaleko Mobida punk eta oi musika saioaren gai nagusia. Azken hamar hilabetetan jotako lehen kontzertua izan zen berau eta formazio berriarekin aurrena gainera. Bestetik, datozen kontzertuen berri ere eman dugu. Atzerriko bi taldek bisitatuko dituzte Arrasate eta Azpeitia: Hudson Falcons eta First Wave; horri buruz ere hitz egin dugu. Gaur bai, ATPC fanzineari (Bermeo) tokia egin diogu eta beste albiste batzuei ere bai (HBB eta Kruders-en disko berria). Material Rechazadoren zuzeneko batek ireki du saioa. Saio bukaeran agenda, beti bezala.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »