BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida saioan Izu Giroa punk eta hardcore fanzineko erredaktoreei, Gotzon eta Iñigori, egin zaie elkarrizketa. Batetik beraien azkeneko zenbakia komentatu da eta bestetik, Gotzoni esker, Barakaldoko eta ezkerraldeko 80. hamarkadako punk mugimendua aztertu da. Honez gain, agenda, berriak eta aktualitatea izan dira.

Euskal Herriko Punkoi!aren onena ekarri dizu Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izanik, aurreko asteko kontzertuen kronikak egiteaz gain, Aitor Apurturekin (Apurtu taldeko abeslari eta gitarralari) hitz egin dugu. Beraien “Tik Tak” disko berria kaleratu berri da, eta berau entzuteaz gain Aitorri taldearen nondik norakoak galdetu dizkiogu. Berriak agenda eta Punk-oi!a jaun andreok!

Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertu ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egin dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egin dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen “Tik tak” Lp berriak entzun ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.

Azkenean iritsi da Kaleko Mobida bergararraren hirugarren denboraldia, Euskal Herriko punk-oi! musikaren aktualitatea zure etxean. Irratsaio hau berez aurreko astean emititzeko zegoen prestatua, arazotxo batzuen ondorioz aste honetan emititu da. Irailak 22an ospatutako II. Fanzine egunaren kronika zehatz bat egiteko Andoni Teletetxo, Pepino eta Mugu izan ziren gonbidatuak.

I-26ko Greba Orokorrak milaka irudi sortu ditu. Alabaina, komunikabideek nahiz instituzioek hainbat irudi aukeratzerakoan, errealitatearekin bat ez datozen interpretazio politikoak eraginez. Gabezia hau konpontzeko asmoz, I-26koERREPRESIOAK KALTETUTAKO HERRITARREN BATZARRAK, ATEAK IREKI komunikabide digitalaren laguntzaz, IRUDIEN ERAKUSTALDI PUBLIKOA antolatu du. ATEAK IREKIko Miguel Angel Llamasek eman digu horren berri.

Kaleko Mobidaren bigarren denboraldiaren azken irratsaioa eskaini du Ekaitz Etxezarretak. Kurtsoa bukatzeko barduliako neska taldeen inguruko berezitxo bat prestatu du, Olatz (Against the Rapist) eta Marian (Ostikua Potrotan) taldeetako kideak etorri dira horretarako. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Hurrengo kurtsorarte!

Aurreko astean kale egin eta gero, beren buruari omenaldia egin diote Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Musika andana entzun da, tartean 4 skins, Tango 14, Subculture, Janitors, V Asamblea,  Orreaga 778, Heitaroi, Komintern Sect, semeputiek… eta skinhead reggae pixkat ere bai. Beti bezala, agenda, berri eta leihaketaz lagunduta.

Musika berria jarri da Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elorrioko Txabolakumeak taldearen “Betidanik ta Betirako” lehen maketa, Mañariako Beti Etxetik Kanpo taldearen lehen diskoa eta Siete Balas talde naparraren “Nafarroa” bigarren diskoak entzun dira. Bartzelonara ere saltotxo bat egin da PennyCocks taldearen “Do it Cock” LP berria eta La Cobla taldearen singlea entzun direlarik. Hau guztia agenda, leihaketa, kronika, berri eta umore onaz bustita!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »