BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezarretak Kaleko Mobida musika saioan Erasoka Oi! talde algortarraren bixita jaso du. Beraien “Plastik mask assasin” disko berria aurkezten eta entzuten dugun bitartean beraiekin mintzatu da. Beti bezala, agenda, leihaketa, kronikak eta berriak ere izan dira.

Ekaitz Etxezarretarek Nafarroako 1512-2012 punk-oi! bilduma aurkeztu du Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Larunbat honetan Ekainak 16an Amaiurko herriko ostatuan Orreaga 778+Kaleko Urdangak+Erru Gabe + Big Time Sound System kontzertuarekin aurkeztuko den Nafarroa 1512-2012 punk-oi! bilduma goitik behera entzun dira, Apurtu, Orreaga 778, Slevy, Kaleko Urdangen… abesti berriak. Hau guztia, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Oi!arekin zin egiten diogu gure benetako aberriari!

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida saioan Luxenburgo eta Belgikako punk-oi! musika izan da nagusi. Pasa den asteko kontzertuetako kronikak egin ostean, Skinflicks, Unite Against Society, The Agitators eta  Nervous Chillin taldeen musika entzun dira. Agenda, berriak eta leihaketa beti bezala ere hor egongo dira. Asteazken honetan kolaboratzaile asko izanen dira.

Bi diska berri aztertu dira Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik Desastrozombies donostiko punk-rock taldearen “11 y media a mas tardar” diskoa aurkeztuko da, eta bestetik “30 years of Oi! Never Surrender” izeneko nazioarteko Oi! musikaren bilduma. Honez gain beti bezala, kronikak, agenda, berriak eta leihaketak ere lekua izan dira.

Musika berria eta nobedadeak entzun ditugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Nafarroa 1512 taldearen “irabazteko jaioak” lehen diskoa aurkezteaz aparte Erasoka, Txabolakumeak… taldeen berriena ere entzun dugu…Reggae, pub rock pixkat bat ere entzun dugu irratsaioari traizio eginez. Hau dena, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, musika berria eta nobedadeak entzungo ditugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Nafarroa 1512 taldearen “irabazteko jaioak” lehen diskoa aurkezteaz aparte Erasoka, Txabolakumeak… taldeen berriena ere entzungo degu…Reggae, pub rock pixkat bat ere entzungo dugu irratsaioari traizio eginez. Hau dena, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

Pasa den astebukaerako kontzertuak errepasatu dira Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beasaingo Hiruki tabernako kontzertua (Having a Laugh, Wild Hearts), Bergarako gaztetxeko Kaleko Urdangen disko aurkezpena (Fridays Crew, Cold Revenge, Kaleko Urdangak + Naken selektor) eta The Last Strenght-eko Hodeiri deitu dute Madril aldean zemouz ibili ziren jakiteko. Hau beti bezela, musika onaz, leihaketa, berriak eta agendaz lagunduta.

Ez da gonbidaturik egon Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, betikoek euskal herriko punk-oi! mugimenduaren panorama komentatu dute. Tommy Gun, Txabolakumeak, Working Boys, Siete Balas….taldeen musika entzun da astebukaerako kronikez aparte (Txarrantxa Rock VII). Beti bezala, agenda eta leihaketarekin lagunduta.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »