BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

Rocknrolla Basf2010. urteko maiatzaren 5ean Zangozako Amets Irratian emititu zen BYO records eta Youth Brigaderi eskainitako saio monografikoa izan da. Garai hartan entzuteko aukera izan ez zenutenok, orain duzue aukera berri bat. Guztia Rok’n Rolla Radio saioan.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan rapa izan da nagusi: X-zibit, The Sound Providers, The Next Men, Gangstaar, Beastie Boys, Beat Nuts, Wu-Tang Clan, Atribe Called Quest…

Asteburu honetan IV. Rudelari Eguna ospatuko da Gernikan. Egundoko asteburua antolatu dute eta nola ez jamaikar musika izango da protagonista. Gaurko saioan bertan egongo diren taldeak entzun ditugu. Gozatu Reggae Fever.

Festibalen eskizofrenia dator. Kontzertuak ikustera joaten diren metal zaleek taldeen set listak buruz ikasten dituzte. Guk momentuz, ez. 60 minutuko metal mainxtreem bilduma interesgarria osatu dugu Burdinola saioan: Vader, Xandria, Unisonic, Aposento, 13 Left To Die, Sobieht, Etorkizun Beltza, The Descent, …

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa.

Nafarroa-Oinez-ZangozaZartako-K talde Tafallarrak Zangozan ospatuko den Nafarroa Oinezeko abestia aurkezten digu, Tafallatik mugitu gabe euskal eszenako talderik erakargarrienetako bat entzun duzue Odolkiak Ordainetanen doinu, honetaz gain Ladislao, Bullet Proof Lovers, Willis Drummond, LionHead, Berri Txarrak, Cohen, Perlak eta Juarez.
Asteko zuzeneko gomendatua ostegunean Donostiako Dabadaban The Swingin’ Kneckbreakers.

Aurreko astean Lasarteko Xirimiri Elkartearen aldeko ospakizunak egin ziren. Haien artean ostiralean Ilargi tabernan musika pintxada bat ospatu zen. Sesio horretan Naken eta Grassman izan genituen musika jartzen. Eta gaur sesio horren lehen ordua entzun ahal izan dugu.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan , dubstep, glitch hop, moombah, chillstep, trap… musika estiloko 2014-ko abesti berriak: Diplo, Major Lazer, Defunk, Spag Heddy, Fytch, Guggenz, Big Gigantic, Jumo Daddy, Dillon Francis, K+Lab,  Gent & Jaws, Maluca…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »