BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

Metal musikatik beste estiloetara bihurtzen direnak geroz eta gehiago dira. Eboluzio naturala omen da. Guk gurean jarraitzea nahiago dugu, metalarekin tematuta. 60 minutuko metal mainxtreem bilduma ederra izan dugu Burdinola saioan. Nazioarteko Elvenking, Holy Moses, Agalloch eta Arakain taldeen berriena, eta Euskal Herriko Debon, Selfshot, Deceiver eta Estigia mitikoen doinuak.

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.

2007. urtean Reuseko H-Records zigiluak ateak itxi zituen, atzean geratu ziren 5 urte emankor, diskarik gabeko talde askoren erreferentzia.
2012.ean zigiluak berriro ateak ireki zituen New H-Records izenarekin, bueltan da Punk, Rock’n’Roll, Beat, Pop, Surf eta Hardcorearen etxea.
Entzungo dituzuen abestiak “12 Años De Sangre, Sudor y Lagrimas 2002-2012” “Rock’n’Roll Se Escribe Con H” bildumatik ateratak dira, hasierako abestia izan ezik, Rippersen Mistu, hau urte hasieran utzi gintuen David Teichennéri eskainia da.’ Guztia Rok’n’Rolla Radio saioan.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aurreko asteetako kontzertuak aipatu ondoren, Aitor Apurturen bitartez lortutako fanzine eta diskoak aurkeztu ditugu: Fraktura, Torpedo-D, Arny et les Chahiz, Kaos Kooperativ, Apurtu…Matxinada fanzinearen bigarren zenbakia eta berarekin dakarren Suburbio taldearen maketa ineditoa…Honekin guztiarekin batera, berri asko, umorea eta agenda bete betea.

Nobedadez josiriko saioa izango dugu gaurkoa. The Upsessions talde holandarraren azken diskarekin hasiko dugu saioa. Shake it! jarri diote izena diskoari. Ondoren El Paso Records zigilu berriaren lehen erreferentzia entzungo degu, The Undertakes-en (aka Los Agrrotones) Western Reggae. Hori gutxi bada Tafallako Zartako-K  taldeak eginiko Nafarroa Oinez 14ko abestia entzungo degu. Amaitzeko agenda eta entzulearen txokoa. Guztia Reggae Fever irratsaioan.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan, 2014.urtean dauden emakume soul abeslarien lan berriak entzuteko aukera izan dugu: Latasha Lee, Christina Larocca, Indee Styla, Demilow, Monifah, Gina Thompson, Damozel, Jade eta askoz gehiago…

“La Memoria” nos acerca a la historia de la lucha secular del pueblo irlandes contra el dominio británico y por su reunificación, desde sus inicios hasta la actualidad y desde la perspectiva de la memoria histórica y de su importancia para la lucha misma.
Este acercamiento lo realizamos apoyándonos en una entrevista con Diarmuid Breachnat, militante republicano irlándes sin pertenencia a ningún partido y estudioso de la memoria histórica de su país.
Y con ello unas cuantas canciones irlandesas desde lo más profundo del espiritu luchador y popular de ese pueblo y tambien otras efemerides y otras músicas…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »