BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

Umiltasuna beharrezkoa da bizitzan. Baita musikan ere. Umila den bandak bidea errazago egin ahal izango du. Ondoko menua izan dugu Burdinola irratsaioan: Arch Enemy, Sabaton, Impaled Nazarene, Dulcamara, Sffera, The Brutal Band, Legalize Murder, Bulletnoise, … Entzun!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Surforama14Datorren asteburuan Balentziako La Rambletan ospatuko da Surforama Festibalaren 11. edizioa, bertan surf instrumentalaren eta Frat RnRaren izen handiak topatuko dira, askok Europan emango duten emanaldi bakarra eskainiz.
Untamed Youth, The Fhantom Surfers, Jackie and Cedrics, Jon & The Nightridereseko John Blair, The Dragtones, Fifty Foot Combo, MFC Chiquen Los Derrumbes, Los Surflamingo eta Els Aphonics,  Rok`n Rolla Radio saioan.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, Hawkins Thugs arrasatearrak izan ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 4 abestiz osatutako lana aurkezten. Beraien komeriak eta istorioak aipatzeaz gain, hurrengo lana izango deneko primiziak ere entzun ditugu. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

Saioa berezia izan da. Potato talde gasteiztarra oinarri hartu dugu eta monografiko antzeko bat egin dugu. Saio bitxi honetan POTATOk bereak egin zituen abestien originalak entzun ditugu Reggae Fever irratsaioan.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan bass-line doinu elektronikoak eta hiphopa izan da entzugai: Timbah, Sabrina Selfur, Walkin’ Large, Brixx, Coup d’Etat, Chestnut, Mouse on mars, Daphni, William Onyeabor, Alex Smoke, 123Mrk, Promise One, Elohim…

Zuzenekoetatik bizi dira. Baina ohiko set-lista baino zerbait gehiago eskaini behar dute musika taldeek. Eskaintzen ditugun nobedadeak bitartekoak baino ez dira. Gaur ere hainbat izan ditugu Burdinola saioan : Epica, Aborted, Sinbreed, Suicidal Angels, Darkness By Oath, Taupada, Xtasy, Noxbleed, … entzun!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »