BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

%200 Dynamite diskoko abestiak entzuten hasi dugu saioa. Ondoren Sustraian Records Barañaingo zigilu-kolektibo taldearen nobedadeak entzun ditugu, bi EP berri. Amaitzeko Entzulearen Txokoa eta bi aste barru arteko agurra. Gozatu!!!

Aste Santua hasi da askorentzat. Oporraldia. Ezin ahaztu gizon baten heriotza ospatzeko egiten dela. Guk ez dugu ospatzeko asko, soilik heavy metalari eutsiko diogu. Izan ere, nobedaderik bada oporraldian ere gozatzeko: Devil You Know, Brainstorm, Toxic Waltz, Allowance, Budasam, Flitter, Ileon, … izan heavy! Gaur, gaueko 23:00etan, Burdinola irratsaioan!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.

Pasa den apirilaren 5ean Nirvana taldeko Kurt Cobainek bere buruaz beste egin zuela 20 urte bete ziren. Urteurren honekin kointzidituz irrati saio, artikulu eta albiste ugari plazaratu dira azken egunotan. Rok’n Rolla Radio 88 hau ez du Nirvanari buruzko beste saio bat izan nahi, bertan Kurt Cobainek entzuten zituen taldeak errepasatu ditu, elkarrizketetako datuetan oinarrituz.
Nirvana taldeko liderraren izaera musikala aztertuz bere ondorengo ibilbidea hobe ulertzeko izan da saioa..

Astebururako bi plan luzatu dizkizuegu. Alde batetik Hendaian eta Donostian ospatuko den Txin’goody Paradise jaialdia eta bestetik Eiger Edaritegian ospatuko den Ska-Reggae Gaua. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa.

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan, 2014ko talde ta artistak entzugai izan dira, musika beltza ta elektronika nagusi.

Nostalgia pizten zaigu maiz, Burdinola irratsaioa osatzen dugunean. Ez gara ez gazte ez beterano, eta tartean topa daitezkeen metal taldeak oso presente ditugu. Belaunaldi horretako taldeen disko berriak ohikoa dira: Sonata Arctica, Hirax, Gamma Ray, Vengeful Ghoul, Los Cojones, Su-Etena, Hyronika, Potentor, … Izan heavy!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »