BILAKETAK

Musika saioak

RSS-Podcast

aa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai  Xolomo Gangsta saioan.

Surf instrumentala streaming bidez aireratzen duen herbeheretako irratiak urteko eszenako abesti onenen bilduma kaleratzen du, bilduma hau izan da Rok’n Rolla Radio saioaren oinarria. Ahotsik gabeko saioa 100% instrumentala.

Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Oñatiko aktualitateari egin diogu so.  Bi pertsonaia ekarri ditugu irratsaiora, Lasa eta Lera, bien artean, Oñati Bizirik hirugarren bilduma aurkeztu digute. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izan ditugu.

Toulousen hasi dugu, bertako ska eszenan murgildu eta bi talderen lan berriak entzun ditugu. Toulouse Skanking Foundation-en Vodoo Train eta The Branlarians-en The First But Maybe The Only. Irletara salto egin eta The Delegatorsen lan berria entzun dugu: All aboard. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa. Gozatu Reggae Fever !

Daddy Jeffek Martxoaren 29an Andoaingo Gaztexean izango den hiphop festaren inguruko Revolutionary Grooves saioa eskaini du: Pablo Hasel, Itoitz & Caste, Daddy Jeff, Gordo Scratch, Masta ace, T La rock, Frezee, Just Ice, Timezone, Young MC, The Pharcyde…

Bilatu eta deskubritzeko beharra aldarrikatzen dugu. Argitaratzen diren disko guztien aurrean, iragazkia egin eta arreta jartzea ez da erraza. Baina posible da interesik bada. Burdinola irratsaioa lagungarri izatea espero dugu. Atzoko menuak plater asko ditu: Mechina, Legion Of The Damned, Dark Tranquillity, BabyMetal, Averno, Melmak, Mosh, Virulency, … izan heavy!

Maite Idirinen musika klasikoaren saioa

Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai  Xolomo Gangsta saioan

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »